Mundua
Panamako paperak
Agentziak | Erredakzioa
Panamako abokatu-bulego baten aurka egindako eraso informatiko batek 11 milioi agiri argitara atera ditu. Messi, Pilar de Borbon, Putin eta Reala ageri dira, besteak beste.
Panamako abokatu-bulego bateko 11 milioi dokumenturen filtrazioak agerian utzi du mundu osoko hainbat politikarik, enpresaburuk eta famatuk paradisu fiskaletan dauden enpresekin duten harremana. Enpresa horiek zergak ordaintzeari ihes egiteko balio izan zezaketen.
Kapitalak eta ondasunak kudeatzen berezituta dagoen Mossack Fonseca Panamako abokatu-langelaren aurka egindako eraso informatikoak nazioartean oso ezagunak diren hainbat pertsonari (besteak beste, 72 estatubururi edo estatuburu ohi izandakoei) eragiten die.
Hainbat estatubururen izenak agertzen dira paperetan, Mauricio Macri Argentinako presidentea, Petro Poroshenko Ukrainakoa eta Salman bin Abdulaziz errege saudia tartean. Agintari argentinarrak informazio horiei erantzun die, eta prentsa-ohar batean aitortu du Bahametako elkarte baten zuzendaritzan egon zela, baina sekula ez zela enpresa horren akziodun izan.
Vladimir Putin Errusikao presidentearen, Bashar al Assad Siriakoaren edo Muamar Gadafi Libiako buruzagi zenduaren gertukoen izenak ere ageri dira. Hala, guztira 72 estatuburu edo estatuburu ohi daude zergetan aurrezko, dirua zuritzeko edo isunak saihesteko enpresa sareetan.
Era berean, hainbat pertsona ezagunen izenak ere badaude paper horietan: Ivan Zamorano futbolari ohia, Leo Messi futbolaria, Pilar de Borbon Juan Carlos Espainiako erregearen arreba, Pedro Almodovar zinema zuzendaria, eta abar.
Reala
Reala da zergak saihesteko ustezko sareetan parte hartzen zutenetako futbol taldeetako bat, paper horietan agertzen denez. Izan ere, Realak zerga paradisuen bitartez ordaintzen omen zien jokalari atzerritarretako zazpiri.
Filtrazioaren arabera, 2000 eta 2008 artean jokatu zuen modu horretan Realak, Panaman, Birjina uharteetan, Herbehereetan, Suitzan eta Jerseyn dauden enpresen eta bankuen bitartez.
Eraso informatikoa
BBC edo Le Monde-k jasotzen dutenaren arabera, Mossack Fonseca abokatu-langelak bere bezeroei jakinarazi die "zoritxarrez" eraso informatiko bat jasan duela eta esku artean zituen datuak erasoaren eraginpean egon daitezkeela.
BBCk bere webgunean adierazi duenez, Panamako paperak izenarekin ezaguna egin den dokumentazioen filtrazio masiboak hamaika milioi agiri ditu, eta horietan nazioarteko esparruan garrantzia duten pertsonen diru-mugimenduak jasotzen dira.
Hedabide berak dio ez duela ezagutzen zein den informazioa eskuragarri jarri dion iturria.
dion iturria.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa