11:02

Mundua

'Mugak ireki'

Ehunka errefuxiatuk Idomeniko muga irekitzeko eskatu dute

Agentziak | Erredakzioa

50.000 migratzailek eta errefuxiatuk Grezian harrapatuta jarraitzen dute, Balkanetako ibilbidea osatzen duten herrialdeek mugak ixtea erabaki ondoren.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mazedoniako mugatik gertu, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan dauden ehunka migratzailek muga zabaltzeko eskatu dute azken orduetan. Hain justu, 50.000  migratzaile eta errefuxiatu daude Grezian ez atzera ez aurrera, harrapatuta, Balkanetako ibilbidea osatzen duten herrialdeek euren muga ixtea erabakita.

Europarako bidaia galarazita, 400 bat errefuxiatuk elkarretaratzea egin dute mugaren inguruan, zapi zuriak eta 'muga ireki' idatzita dituzten pankartak erakutsita.

Greziako Polizia Idomenira bertaratu da errefuxiatuak hesira gerturatzea galarazteko. "Hona etorri gara, egunero bezala, ez dugulako amore ematen. Emakumeen eta haurren alde protestan ari gara", esan dute mugaren inguruan bildutakoek.

"Gizakiak gara eta eskubideak ditugu, horregatik gaude hemen eta mugak ireki arte protestan jarraituko dugu", esan dute. Greziak adierazi duenez, lehentasuna da immigranteek errefuxiatuen kanpalekutik alde egitea eta inguruko babeslekuetara joatea. Asmo horrekin joaten dira autobusak, baina askok eta askok ez dute mugaren ataritik alde egin nahi.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena