Mundua
Zika birusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
46 urteko emakumea da, birusaz Haitin kutsatutako gizonezko baten bikotekidea.
Aedes aegypti eltxoak kutsatzen du zika birusa. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Txileko emakume bat zika birusaz kutsatu da, zikaz kutsatutako pertsona batekin sexu harremanak izanda, Txileko Osasun Ministerioak bertako unibertsitateko laborategi baten emaitzak aipatuz baieztatu duenez.
46 urteko emakumezko bat da, Haitin kutsatutako gizonezko baten bikotekidea. Antza denez, babesik gabeko sexu harremanak izan zituzten gizona birusak jota zegoen garaian.
Orain arte, 10 zika kasu antzeman dituzte Txilen eta gaixo horiek guztiak atzerrian kutsatu ziren, horietako zortzi 2016. urtean.
Txile kontinentalean sexu harremanen bidez zikaz kutsatutako lehendabiziko kasua da. Txilen ez dago birusa transmititzen duen Aedes Aegypti eltxorik.
OPS Panamerikako Osasun Erakundeak ohartarazi duenez, ohikoa ez bada ere, zika birusa sexu harremanen bidez kutsa daiteke.
Kontuak kontu, sexu harremanak izaterakoan babes neurriak erabiltzea gomendatu du Txileko Osasun Ministerioak HIESA, sexu bidez transmititutako gaixotasunak eta desiratu gabeko haurdunaldiak ekiditeko.
>
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa