Mundua
Epaia
Agentziak | Erredakzioa
1995eko Srebrenicako genozidioarengatik, besteak beste, ezarri diote. Sarraski hartan, 8.000 bosniar musulman hil ziren; Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik, Europako sarraskirik handiena izan zen
TPIY Yugoslavia zenarako Nazioarteko Auzitegiak 40 urteko kartzela-zigorra ezarri dio gaur Radovan Karadzic Bosniako serbiarren lider ohiari, Srebrenicako genozidioarengatik eta beste bederatzi gerra- eta gizarte irainduko krimenengatik. Bosniako gerran jazo ziren horiek guztiak (1992-1995).
Epaian, TPIYk erruduntzat jo du Karadzic genozidioko kargu batengatik, gizarte irainduko bost krimenengatik (jazarpena, sarraskia, hilketa, deportazioa eta egite ankerrak), eta lau gerra-krimenengatik (hilketa, izua, zibilen aurkako legez kanpoko erasoak eta gatibuak harrapatzea).
Beste genozidio-kargu batengatik, aldiz, ez errudun deklaratu dute 70 urte dituen agintari ohia.
Srebrenicako sarraskiari dagokionez, NBEko goi-epaitegiaren epaiak dio 1995eko uztailaren 11tik azaroaren 1era "alde anitzeko antolakuntza kriminal batean" parte hartu zuela Karadzicek; operazio haren helburua zen milaka gizon bosniar musulman hil egitea eta emakumeak, nagusiak eta umeak, halabeharrez, mugiaraztea.
Bosniako serbiarren liderra, Srebrenica eta Sarajevoko setioan
Karadzic Bosniako serbiarren liderra zen Ratko Mladicek zuzentzen zituen tropek Srebrenica hartu zutenean. Bertan, 8.000 bosniar musulman hil egin zituzten; Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik, horixe izan zen Europan izandako sarraskirik handiena.
Bosniako serbiarren tropa tropek hiru urte eta erdian izan zuten Sarajevo setiatuta. Bonbardaketak eta frankotiratzaileak zeuden nonahi. Guztira, 11.541 lagun hil ziren, mila ume barne, setioan.
TPIYk, halaber, agintari moduan zuen arduragatik kondenatu du Karadzic; izan ere, "bazekien, edo bazituen arrazoiak jakiteko, krimen horiek egin egingo zituztela eta egiten ari zirela; berak kontrolatzen zituen tropak, eta ez zuen ezer egin gerta ez zitezen. Eragileak ere ez zituen zigortu".
Helegitea jarriko du
Karadzicek, bere abokatuak jakinarazi duenez, helegitea jarriko du epaiaren aurka: "30 egun ditugu lan hori egiteko, eta badirudi oinarria dagoela puntu guztietan apelazioa aurkezteko", esan die komunikabideei, epaia jakin eta berahala, 'Balkan Insight' atariak dioenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa