16:10

Mundua

Polizia operazioa Belgikan

Susmagarri bat hil da Bruselan, operazio antiterrorista batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, lau polizia zauritu dira. Belgikako Poliziak abiatutako operazioak Parisko atentatuekin lotura du.

  • Tiroketa Bruselan. Argazkia: EiTB

    Tiroketa Bruselan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

galeriak (1)

Susmagarri bat hil da eta lau polizia zauritu dira Bruselan, hainbat ordu iraun duen terrorismoaren aurkako operazio batean. Sarekada batekin hasi da operazioa, eta hainbat tiroketa jazo dira horren ostean.

"Poliziek apartamentu bateko atea jo dute, barrutik tiroak bota dizkiote. Zenbait agente arin zauritu dira", esan du Eric Van Der Sypt Belgikako Fiskaltza Federaleko bozeramaleak.

Tiroketa barruti bateko hainbat tokitan jazo da, susmagarrietako bat edo batzuk Drise kaleko toki batean babestu diren arte, RTBF Belgikako irrati telebista publikoaren kontaketaren arabera.

Belgikako Poliziak abiatutako polizia operazioak Parisko atentatuekin lotura izan du. Aipaturiko atentatuan Bruselako Moleenbeek auzoan bizi ziren gazte batzuek parte hartu ei zuten, tartean, atentatuez geroztik ihes eginda dagoen Salah Abdeslam.

Polizia batek RTL telebista kateari baieztatu dioenez, tiroketa Bruselako Dries kalean gertatu da 14:45ean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena