Mundua
Brasil
Agentziak | Erredakzioa
Brasilgo presidente ohiaren hitzetan, auzia zuzentzen duen fiskaletako baten “alderdikeriaren” beste froga bat da. Fiskala kargua helburu politikoak lortzeko erabiltzen ari dela salatu du Lulak.
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. Argazkia: EFE
Brasilgo presidente ohia estutasunean dago; izan ere, Luiz Ignacio Lula da Silva badaezpada atxilotzeko eskatu du Sao Pauloko Fiskaltzak, dirua zuritzea eta agiriak faltsutzea egotzita, Petrobras enpresaren irregulartasunak ikertzen ari diren ustelkeria kasurekin zerikusia duen auzian.
Lula eta haren emaztea, Marisa Leticia Lula da Silva, Guarujako hondartzan dagoen hiru solairuko luxuzko etxebizitza baten benetako jabeak direla uste du Sao Pauloko Fiskaltzak. Etxea OAS eraikuntza enpresaren izenean dago eta presidente ohiak behin baino gehiagotan ukatu du berea denik. OAS Petrobras eskandaluan murgilduta dago.
Brasilgo presidente ohiaren hitzetan, auzia zuzentzen duen fiskaletako baten ?alderdikeriaren? beste froga bat da salaketa. Fiskala kargua helburu politikoak lortzeko erabiltzen ari dela salatu du Lulak.
Salaketa asteazkenean aurkeztu zuten, baina edukiaren berri atzo eman zuten komunikabideek. Lula badaezpada atxilotzea ?ezinbestekoa? dela uste dute fiskalek, ikerketan muturra sar dezakeelako.
?Legearen gainetik dagoen herritarra?
?Lulak Errepublikako presidente ohi gisa boterea duela badakigu, ondorioz, ihes egitea oso erraz du?, azaldu dute fiskalek.
Testuak Lularen eta haren jarraitzaileen aurka gogor egiten du. ?Errepublikako presidenteak babestu eta defendatzeko indarkeria ekintzak? bultzatzea leporatu die, ?salatua blindatzeko? helburuarekin. ?Legearen gainetik dagoen herritar bat bezala aurkeztu nahi dute; Brasilgo Zuzenbidezko Estatu Demokratikoan onartezina da?, erantsi dute.
Fernando Henrique de Moraes Araujo, Cassio Roberto Conserino eta Jose Carlos Blat Sao Pauloko fiskalak. Argazkia: EFE
Nahiz eta presidente ohiak etxebizitzari uko egin ziola eta dirua itzultzea eskatu zuela argudiatu, estatuburu ohiaren senitartekoek OASi etxean obra garestiak egiteko agindua eman ziotela ziurtatu du Fiskaltzak.
Lula eta haren emazteaz gain, beste 14 pertsona salatu dituzte fiskalek, besteak beste, Fabio Luiz Lula da Silva bikotearen seme nagusiena eta Joao Vaccari Neto Langileen Alderdiko (PT) diruzain ohia.
Sao Pauloko epaile batek Fiskaltzaren eskakizuna aztertu beharko du orain. Salaketa ebazteko eperik ez du magistratuak.
Langileen Alderdiak (PT) Lula babestu zuen atzo, eta buruzagia defendatzeko mobilizazioak deitu zituen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa