Mundua
Europako Parlamentua
Agentziak | Erredakzioa
Phillipo Grandi Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako goi mandatariak Europako Parlamentuan hitz egin zuen atzo, eta zalantzan jarri zuen Europa eta Turkiaren arteko aurreakordioa legezkoa ote den.
Errefuxiatuak Idomenin (Grezia). Argazkia: EFE
Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) dei egin dio Europari ez ditzan urratu oinarrizko giza eskubideak, eta gogorarazi dio kaleratze jendetsuak legearen aurkakoak direla.
Europako Batasunak eta Turkiak itxitako aurreakordioak hautsak harrotu ditu. Gobernuz kanpoko erakunde eta elkarte humanitario gehienak kontra azaldu dira; salatu dute errefuxiatuak Turkiara bidaltzeak ez duela arazoa konponduko.
Baliteke mundu osoak ez izatea asiloa jasotzeko eskubidea, baina bai, ordea, eskatzekoa. Phillipo Grandi Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako goi mandatariak Europako Parlamentuan hitz egin zuen atzo, eta zalantzan jarri zuen Europa eta Turkiaren arteko aurreakordioa legezkoa ote den.
“Kezkatu egiten naute asilo eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzen ez duten deportazioek”, adierazi zuen. Gogoratu du hala Genevako Hitzarmenak asiloak tramitatzera behartzen dituela gobernu guztiak. Gainera, 28ak zuzenduz: ezin zaio sorterriari erreparatu: “Afganistangoak Siriakoak bezain iheslari dira”, esan zuen.
Bere aldetik, Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteordeak berretsi du itzulera-plana legearen barruan egingo dutela, nabarmenduz helburua zera dela: “Mafien negozio eredua suntsitzea, heriotzak ekiditea eta argi uztea Europara etortzeko modu bakarra bide legalen bidez dela”.
Europako Parlamentuan proposamenak kritika ugari jaso ditu. 160.000 lagunen banaketak porrot egin duela uste dute hainbat eurodiputatuk eta atxilotu orduko kanporaketak ofizial bihurtzea leporatu diete estatuei.
diete estatuei.diete estatuei.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa