07:01

Mundua

Barne-hauteskundeak AEB-en

Sandersek ezustekoa eman eta garaipena lortu du Michiganen

Agentziak | Erredakzioa

Clintonek, aldiz, Mississippin irabazi du. Bestalde, Trumpek garaipena erdietsi du Mississippi, Michigan eta Hawaiiko caucus errepublikanoetan. Cruzek Idahon irabazi du.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bernie Sanders senatariak Michiganeko (AEB) barne-hauteskundeak irabazi ditu. Inkesta guztiek Hillary Clinton Estatu idazkari ohiaren garaipena aurreikusten zuten, baina Sandersek iragarpen guztiak hautsi ditu.

Norgehiagoka estuan, botoen % 90 zenbatu arte itxaron behar izan dute komunikabideek senatariaren garaipena baieztatzeko, Sandersen bi puntuko abantailari esker. Aldez aurretik, lehen dama ohiak Mississippin garaipena lortu du.

Hala, Sandersek Michiganeko 130 ordezkarien erdia gutxi gorabehera lortuko ditu. Estatu industriala oso garrantzitsua da Alderdi Demokrataren barne-hauteskundeetan.

Michiganen gaueko ordezkari kopururik handiena banatzen zuten demokratek. Sandersek itxaropen handia zuen. Industriaren ikur izandako estatuan irabazteko gai zela demostratu nahi zuen senatari demokratak.

“Komunikabide korporatiboek baztertu gintuzten. Inkestatzaileak oso atzean geundela esaten zuten. Baina irabazi dugu. Eskerrik asko Michigan”, eskerrak eman dizkie Sandersek boto-emaileei Twitter sare sozialean.

Trumpek Mississippi, Michigan eta Hawaiin irabazi du

Bestalde, Donald Trump handi-mandiak garaipena lortu du Mississippi, Michigan eta Hawaiiko barne-hauteskunde errepublikanoetan, AEBeko komunikabide nagusiek egindako iragarpenen arabera.

Hala, Trumpek gaueko lehen garaipenak erdietsi ditu, eta Mississippik, Michiganek eta Hawaiik banatzen dituzten ordezkari (40, 59 eta 19, hurrenez hurren) gehienak eramango ditu.

Orain arte, 14 estatutan garaipena eskuratu du handi-mandiak eta presidentegai errepublikanoa izateko faborito nagusia da.

Hala ere, Ted Cruz Texaseko senatariak Idahon irabazi du. Trump bigarren sailkatu da. Horrela, estatu horretako ordezkari gehienak (32) lortu ditu Cruzek.

tu ditu Cruzek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena