Mundua
AEB-ko hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errepublikanoen artean, 1.237 delegatu eskuratzen dituenak irabaziko ditu hauteskunde primarioak, eta Carsonek 8 ordezkari baino ez ditu lortu.
Ben Carson. Argazkia: EFE
Ben Carson hautagai errepublikanoak gaur baieztatu duenez, Etxe Zurirako lehiatik erretiratuko da. Carsonen esanetan, polemikatik urrun dagoen haren hitzaldiak ez du mugimendu politikoaren eztabaidarekin bat egiten.
Erabaki hori hartzera bultzatu duten arrazoiez galdetuta, Carsonek erantzun du ez duela matematikoki posible ikusten garaipena lortzea. Hori dela eta, etxean ez gelditzeko eta orain arte haren aurkari izan direnetako baten alde egiteko eskatu die haren jarraitzaileei, demokratei mesede ez egiteko.
"Astearte handian" eskuratutako emaitza txarren ondotik, hautagai errepublikanoak adierazi zuen ez zuela etorkizunik ikusten Etxe Zurirako bideak eta atzo hautagai errepublikanoen artean Detroiten (Michigan) izandako eztabaidan parte hartzeari uko egin zion. Gainera, haren etorkizun politikoaz gaur hitz egingo zuela aurreratu zuen.
Carsonek 8 ordezkari baino ez ditu lortu eta errepublikanoen artean 1.237 delegatu eskuratu behar ditu hautagai irabazleak. Are gehiago, ez du estatu bakar batean ere irabazi eta Alaskan erdietsi zituen emaitzarik onenak, botoen % 10,9 eskuratuta.
>
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa