Mundua
AEB-ko hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, Jeb Bush hautagai errepublikarrak Etxe Zurira iristeko lehiatik erretiratu egingo dela iragarri du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Hillary Clinton hautagai demokrata eta Donald Trump hautagai errepublikarra indartuta atera dira, hurrenez hurren, Nevadan eta Hego Karolinan egin dituzten 'caucus' eta hauteskunde primarioetan.
Errepublikarren artean, Hego Karolinako hauteskunde primarioetako emaitzen ondotik, Etxe Zurira iristeko lehiatik erretiratu egingo dela iragarri du Jeb Bush Floridako gobernadore ohiak. Iowan eta New Hampshiren ere babes txikia izan zuen eta Hego Karolinan, ostera, botoen % 8 baino gutxiago eskuratu du.
Demokraten aldean eta botoen % 89 zenbatuta, Clintonek aurrea hartu dio Bernie Sandersi; lehenak botoen % 52,6 lortu du eta, bigarrenak, bozen % 47,3. Dena den, eta Clinton faborito bazen ere, garaipen estua lortu du eta Sandersek gora egin du.
Nevadakoa hitzordu sinbolikoa zen demokratentzat, Iowan Clintonek ozta-ozta irabazi eta Sanders New Hampshiren aise nagusitu ostean.
Emaitzak ezagutu ostean egindako hitzaldian, Hillary Clinton pozik agertu da haren jarraitzaileen aurrean: "zenbaitek gutaz zalantza egin dute, baina guk ez diogu inoiz gure buruarengan sinisteari utzi".
Bernie Sandersek Hillary Clintonen garaipena aitortu du, baina martxoaren 1eko "superasteartea"n egoera aldatzeko itxaropena azaldu du; izan ere, orduan izango dira 'caucus'ak Alabama, Arkansas, Colorado, Georgia, Massachusetts, Minesota, Oklahoma, Tennessee, Texas, Vermont eta Virginia estatuetan.
Bestalde, alderdi errepublikarreko hautagaia izateko borrokan, Donald Trumpek bere hautagaitza indartu du Hego Karolinan irabazi eta bigarren garaipena jarraian eskuratuta. Aurrez, New Hampshiren irabaztea lortu zuen.
Botoen % 99 zenbatuta, Trumpek aurrea hartu die (% 32,5) Marco Rubio (% 22,5) eta Ted Cruz (% 22,3) hautagaiei. Horien atzetik, oso urrun gelditu dira Jeb Bush (% 7,8), John Kasich (% 7,6) eta Ben Carson (%7,2). Jeb Bush izan da gaueko galtzaile nagusia eta, emaitzak ezagutu ostean, bere hautagaitza erretiratuko duela iragarri du.
Behin emaitzak ezagututa, Donald Trump oso pozik agertu da Hego Karolinako jarraitzaileen aurrean. Bigarren gelditu den Marco Rubioren esanetan, hiru hautagairen arteko lehia da: Trump, Cruz eta bera. Azkenik, Ted Cruzek azpimarratu du bera dela Donald Trump hautagai errepublikarrari irabaztea lortu duen (Iowan nagusitu zen) eta irabaz diezaiokeen hautagai bakarra.
karra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa