Mundua
Europar Batasuna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Trukean, David Cameronek Europar Batasunean jarraitzearen alde bozkatzeko konbentzitu beharko ditu britainiarrak.
David Cameron lehen ministro britainiarra. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko Estatu eta gobernuburuak akordio bat lortu dute, Erresuma Batuak estatus berria izan dezan komunitate horren baitan. Trukean, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasunean jarraitzeko konbentzitu beharko ditu orain britainiarrak. Erreferenduma uda aurretik egingo dutela espero da.
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak iragarri du akordioa “aho batez” hartu dutela. Horrez gain, Tuskek eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak esan dute “sentsibilitate guztiak” biltzen dituen akordio “justua eta orekatua” dela.
Gaur adostasuna lortu badute ere, azken bi egunetako negoziazioak zailak izan direla aitortu dute. Ituna ez da indarrean sartuko Erresuma Batuak erreferenduma egin eta Europar Batasunean jarraitzeko borondatea agertu arte.
Estatus berriari esker, Londreseko Gobernuak eskumen gehiago izango ditu. Erresuma Batuan lan egiten duten etorkin europarrei soldata-osagarriak kendu ahal izango dizkiete, zazpi urtez jarraian.
Gainera, behargin komunitarioei seme-alabak izateagatik emandako laguntzak mugatu ahal izango dituzte, adingabea Erresuma Batuan bizi ez bada. Neurri honek ez du atzeraeraginezko izaera izango. Iritsi berriei aplikatuko zaie, eta, 2020. urtetik aurrera, baita bertan bizi direnei ere.
Erresuma Batuko Gobernuak eskumena izango du euroguneko politika ekonomikoak indarrean ez jartzeko, bere herrialdearentzat “mehatxua” dela ulertzen badu.
Hala ere, Londresek ez du beto eskubiderik izango eta premiazkotzat jotako neurriak berehala ezarri beharko ditu.
Bestalde, Belgikak eta Frantziak hala eskatuta, klausula bat ezarri dute: erreferendumean Europar Batasunean ez jarraitzea erabakiz gero, akordioa indargabetuta geratuko litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa