Mundua
Bilera Bruselan
Agentziak | Erredakzioa
Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, goi-bilerako lehen jardunaldiaren ostean “egiteko asko geratzen da” Londresekin akordio bat ixteko.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Erresuma Batua Europar Batasunaren barruan jarraitzea bermatzeko negoziazioetan “aurrerapauso batzuk” bakarrik lortu dituzte EBko buruzagiek. Hala, gogobeteko konpromiso bat bilatzeko aldebiko bilerek jarraituko dute gaur.
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, goi-bilerako lehen jardunaldiaren ostean “egiteko asko geratzen da” Londresekin akordio bat ixteko.
Osteguneko bilerek 28 estatuen artean dauden desadostasunak egiaztatzeko balio izan dute.
“Eraikuntza edo haustura”
Tusken ahotan, EBren “eraikuntza edo hausturaren” goi-bilera da. Erreferenduma egutegian garaiz kokatzeko David Cameron lehen ministroaren azken aukera da Europako Kontseilua, baina “Erresuma Batuagatik borroka” egingo duela esan du berriro buruzagiak.
“Akordio on bat onartuko dut, baina beharrezko duguna jasotzen ez duen akordio bat ez dut onartuko”, azaldu du.
“Amore emate mingarriak”
Baina gainerako 27 bazkideek ere ez dute edozein itun onartuko, “askorentzat amore emate mingarria” delako, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak azaldu du duenez. Hala ere, Merkelek Cameronen ia eskakizun guztiak babestu ditu.
Horrela, EBko langileen diru-laguntzak mugatzea, seme-alaba bakoitzeko onuren indexazioa, “Batasun gero eta estuago baten” irakurketa, Cameronek Cityrentzako eskatzen duen babesa eta etorkizunean itunetan aldaketak barneratzea aztertu behar dute oraindik.
Datozen orduetan adostasun bat lortzeko, Tuskek, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearekin batera, aldebiko bilerak egingo ditu David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroarekin, Francois Hollande Frantziako presidentearekin, Bohuslav Sobotka Txekiar Errepublikako lehen ministroarekin eta Charles Michel Belgikako lehen ministroarekin.
ministroarekin.ministroarekin.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa