22:59

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Trump, atxilotuak torturatzearen alde

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, AEBetako presidente izanez gero, tortura metodoak legeztatu eta gogortu egingo dituela agindu du.

  • Donald Trump. Argazkia: EFE

    Donald Trump. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trumpek adierazpen polemikoak egin ditu berriro. Galdeketatan atxilotuak torturatzearen alde egin du, "emaitzak ematen dituelako".

Trumpek argi eta garbi adierazi du, AEBetako presidente izatea lortuz gero, 'waterboarding' deitutako tortura metodoa legeztatu egingo duela. Atxilotuak itotzean oinarritutako tortura metodoa da, George W. Bushen agintaldian erabilitakoa eta giza eskubideen aldeko erakundeek salatutakoa.

"Berehala legeztatuko dut eta okerragoa bihurtuko du", azpimarratu du. Bere jarrera justifikatu nahian, "terroristek Ekialde Hurbilean buruak mozten" dituztela eta "estatubatuarrak hil" nahi dituztela esan du.

"Ez iezadazue esan torturak ez duela balio. Torturak balio du, sinetsi", erantsi du Hego Carolinan egindako ekitaldi batean.

Alderdi Errepublikanoak otsailaren 20an egingo duen primarioen harira, Hego Carolinan ekitaldiak egiten ari da Trump, New Hampshiren lortutako garaipena errepikatzeko asmoz. CNNk zabaldutako inkesta baten arabera, enpresari polemikoak %38ko babesa izango du, bere lehiakideak gaindituz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena