19:48

Mundua

Pablo Ibar

Pablo Ibarren familiak eskertu egin du Euskal Herritik emandako babesa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Euskaditik Costa del Solera" Ibarren alde egindakoa eskertu dute presoaren emazteak eta amaginarrebak.

  • Pablo Ibar eta Tania emaztea. Argazkia: pabloibar.com

    Pablo Ibar eta Tania emaztea. Argazkia: pabloibar.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ibar euskal jatorriko presoaren emazteak eta amaginarrebak "oso zoriontsu" agertu dira, Floridako (AEB) Auzitegi Gorenak baliogabe utzi baitu haren aurkako heriotza zigorra.

EFE agentziak egindako elkarrizketa batean, Tania Ibarrek eta Alvin Quiñonesek adierazi dute “15 urte” daramatzatela “albiste honen zain”.

"Shock egoeran nago, oso zoriontsu", esan du Taniak.

Bi senideek eskerrak eman dizkiete Espainiako Gobernuari eta herritarrei, eta "Euskaditik Costa del Solera" jasotako babesak ugari izan direla nabarmendu dute.

Espainiak Miamin duen Kontsulatua ere "pozik" agertu da Floridako Auzitegi Gorenaren erabakiarekin.

erabakiarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena