Mundua
Afera diplomatikoa
agentziak | erredakzioa
Teherango uretan sartu ziren bi gerraontziak aske utzi ditu Iranek, gertakaria "nahi gabe" jazo dela egiaztatu ostean.
Atxikitako marine estatubatuarrak, Iranek zabaldutako argazki batean. EFE
Atzo Irango uretan sartzeagatik atxikitako AEBko bi gerraontzi eta 10 marineak aske utzi ditu gaur Teheranek, gertakaria "nahi gabe" jazo dela egiaztatu ostean.
Pentagonoak hasieratik jakinarazi zuenez, "matxura" bat tarteko, nabigazio sisteman "akatsa" izan zuten bi ontziok eta Irango uretan "nahi gabe" sartu ziren. Bertsio hori ontzat eman du orain Iranek.
Goizean, Ali Favadi almiranteordeak, Irango Armada Iraultzailearen komandanteak, Persiar golkoko uretako segurtasunaz arduratzen den militarrak, iragarri du atxilotutako lagunak "laster" askatu behar zituztela. "Nabigazio sisteman akatsa izan zuten AEBko bi gerraontziek eta horregatik sartu ziren Irango uretan. Auzia konpontzeko lanetan ari gara", erantsi du goizean.
Pentagonoko iturriek bart azpimarratu dutenez, ontziak Kuwait eta Bahrein artean zihoazela, "matxura bat" izan zen, eta horregatik sartu ziren Irango uretan.
Pentagonoak Iranen probokazioak salatu ditu orain gutxi, abenduaren amaieran Iranek USS Harry S. Truman hegazkin-ontzitik gertu koheteak jaurti eta gero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa