15:22

Mundua

Errefuxiatuen krisia

Hemezortzi errefuxiatu hil dira itota, Lesbosera bidean

agentziak | erredakzioa

Urtarriletik, ia 800.000 pertsona iritsi dira paperik gabe, itsasoz, Greziara, baina 500 inguru hil dira saiakeran.

  • Errefuxiatuen krisia.

    Errefuxiatuen krisia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 18 errefuxiatu hil dira, tartean sei haur, eta beste bi desagertuta daude, egurrezko ontzi bat Turkiatik Lesbos Greziako irlara bidean hondoratu ostean, Turkiako hedabideek jakitera eman dutenez.

Salbamendu itsasontziak bertaratu dira ontzi bat hondoratu dela jakin dutenean, eta 21 pertsona erreskatatzea lortu badute ere, 18 hilotz ere atera dituzte, eta bik desagertuta jarraitzen omen dute.

Ez dute jakitera eman nongoak diren errefuxiatuak, baina litekeena da siriarrak, irakiarrak edo afganiarrak izatea, horiek baitira Greziara itsasoz joaten saiatzen diren gehienak.

Turkian 2,2 milioi siriar, 45.000 afganiar, 100.000 irakiar eta 14.000 iraniar inguru daude, asilo bila.

Urtarriletik, ia 800.000 pertsona iritsi dira paperik gabe, itsasoz, Greziara, baina 500 inguru hil dira saiakeran.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena