Mundua
Kolonbia
Agentziak | erredakzioa
San José galeoia 1708ko ekainaren 7an atera zen Cartagenatik (Kolonbia) Espainiarantz. Espeziak, ehunak, urrea eta zilarra zeramatzan karga gisa.
'San José' galeoi espainiarraren hondarrak. Argazkia: EFE
Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek Twitter bidez jakinarazi duenez, San José galeoi espainiarra aurkitu dute. Itsasontzi hori XVIII. mende hasieran hondoratu zen Las Perlas artxipelagoan.
Gran noticia: ¡Encontramos el Galeon San José! Mañana daré los detalles en rueda de prensa desde Cartagena.
— Juan Manuel Santos (@JuanManSantos) diciembre 4, 2015
Sea Search Armada izeneko AEBko enpresak ontzi bera aurkitu zuela esan zuen 1982an; alabaina, ia 30 urte geroago (2011n), ontzian egon zitezkeen altxorren gaineko eskubideei buruzko auzia galdu zuen Kolonbiaren aurrean. Enpresak 17.000 milioi dolar eskatzen zizkion Kolonbiari.
Auzi horren ostean, itsasontziaren lorratza galdu zela zirudien, baina orain Kolonbiako Armadak aurkitu omen du. Santosek gaurko egunez azalpen gehiago emateko asmoa dauka Cartagenatik bertatik.
San José galeoia 1708ko ekainaren 7an atera zen Cartagenatik Espainiarantz José Fernández de Santillán almirantearen gidaritzapean, eta espeziak, ehunak, urrea eta zilarra zeramatzan karga gisa.
Bidean zihoala, The Expedition itsasontzi ingelesarekin egin zuen topo, eta, harekin itsas borrokan aritu ostean, urperatu egin zen. Aurkitu nahian lehian Kolonbiako Gobernua eta altxorren bilaketan berezituta dauden hainbat enpresa ari dira lehian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa