08:29

Mundua

Parisko goi-bilera

Kutsadura handiko egunsentia Pekinen

Agentziak | Erredakzioa

“Airpocalypse” sentsazioarekin argitu du berriro Pekinen. Zeruko gris trinkoak ez du hiriko etxe orratzak ikusteko aukerarik ematen.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutsadura geruza trinkoarekin argitu du gaur Txinako hiriburuan. Kutsadura dela eta, alerta laranjan dago, aurten lehen aldiz. Aldi berean, Parisen klima-aldaketaren aurkako goi-bilera egiten ari dira.

AEBko Enbaxadak PM 2,5 partikulen kontzentrazioa neurtzeko duen gailuak aire metro kubiko bakoitzeko 592 mikrogramo zenbatu ditu gaur Pekinen.

Munduko Osasun Erakundeak 20 mikrogramoko maila gomendatzen du. Hala, “airpocalypse” sentsazioarekin argitu du berriro Pekinen. Zeruko gris trinkoak ez du hiriko etxe orratzak ikusteko aukerarik ematen.

Alerta laranja

Egoerari aurre egiteko, Pekingo agintariek alerta laranja ezarri dute igandean, aurten lehen aldiz. Hori dela eta, industriek ekoizpena bertan behera utzi edo murriztu egin beharko dute, eta obrek material eta hondakinen garraioa eten behar dute.

Gainera, kamioien zirkulazioa debekatu dute, eta ikatz lantegien baimenak berriz aztertuko dituzte. Ikatza Txinaren energia-iturri nagusia da, baina baita kutsatzaile handiena ere. Bestalde, etxean geratzeko gomendioa eman diete adinekoei eta umeei.

Kutsadura Pekinen efe

Lanbroak argindar dorreak hartu ditu Pekin kanpoaldean (Txina). Argazkia: EFE

Txinak bere helburuak bete ditu

Hala eta guztiz ere, azken bost urteetan Txinak bere kutsadura murrizteko helburuak bete dituela argitaratu zuen atzo Ingurumen Ministerioak.

2010eko datuekin alderatuta, sufre dioxidoaren kutsadura % 8 eta amoniako eta oxido nitrogenoaren isuriak % 10 murriztu ditu.

Hala ere, Chen Jining Ingurumen ministroaren hitzetan, “% 30-50 murriztu behar da kutsadura ingurugiroa hobetzeko”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena