Mundua
Parisko atentatuak
eitb.eus
Neurriak botere bereziak ematen dizkio Gobernuari, eta hainbat eskubide murriztea dakar.
Soldadu bat, Parisen. EiTB
Albisteak (1)
Larrialdi egoera Aljeriako Gerran (1954-1962) arautu zuen Frantziak, 1956an onartutako lege batekin.
Gehienez, 12 egunez ezarri daiteke, eta, luzatu nahi izanez gero, Parlamentuak onartu behar du.
Azkenekoz, 2005ean ezarri zuen Gobernuak, hainbat auzo periferikotan istiluak jazo zirenean. Orduan ez bezala, baina, orain herrialde osoan ezarri dute.
Larrialdi egoerak hainbat botere berezi ematen dizkio Gobernuari, hala nola pertsonen eta ibilgailuen zirkulazioa galaraztea, miaketak eta atxiloketak epaileen baimenik gabe egitea eta hedabideak "kontrolatzea".
Halaber, Exekutiboak festa edo bilera aretoak itxi, eta "desordenak" eragin ditzaketen bilerak galaraz ditzake.
Hain zuzen ere, "ordena publikoari egindako kalte larrien ondorioz berehalako arriskua" dagoenean edota "hondamen publikoa" ekar lezaketen gertaerak daudenean ezarri daiteke larrialdi egoera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa