Mundua
Atentatuak Parisen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lege proiektuak Asanblada Nazionalaren babesa jaso zuen atzo eta gaur Frantziako Senatuak behin-betiko onarpena eman dio.
Manuel Valls, Frantziako Senatuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Albisteak (7)
Informazio gehiago (1)
Frantziako Parlamentuak behin betiko erabaki du larrialdi egoera hiru hilabetez luzatzea, joan den ostiralean Parisen izandako atentatuetan gutxienez 130 pertsona hil eta gero.
Senatuak ia aho batez onartu du larrialdi egoeraren luzapena: 348 senataritatik, 336k alde bozkatu dute eta 12 abstenitu egin dira.
Atzo, Asanblada Nazionalaren (Beheko Ganbera) babesa jaso zuen ebazpenak. 551 diputatuk alde bozkatu zuten, seik aurka, eta diputatu bat abstenitu egin zen.
Gauzak horrela, larrialdi egoera Frantzian hiru hilabetez luzatzeko proposamena behin betiko onartuta geratu da.
Larrialdi egoera lehenengo aldiz 1955. urtean ezarri zuten Frantzian. Baina, gaur onartutako lege berriarekin araudia eguneratuko dute.
Manuel Valls Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, larrialdi egoeraren luzapena aste honetan bertan aldarrikatuko dute eta azaroaren 26an sartuko da indarrean. Egun horretan bukatuko da, hain justu ere, joan den ostiralean François Hollandek dekretuz ezarri zuen larrialdi egoera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa