Mundua
Biografia
EFE
Abdeslam anaien txikitako laguna da, Salahr Abdeslamena bereziki, gaur egun Europa osoan pertsona bilatuena denarena, atentatuen egile gisa identifikatu baitzuten.
Albisteak (6)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Abdelhamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko antolatzailea Bruselako 28 urteko jihadista da, eta Siriatik Europan hainbat eraso terrorista antolatzea leporatzen diote, Estatu Islamikoko arduradun den heinean.
Saint-Denisko etxebizitza batean omen dauden ustezko terroristen kontrako operazioaren helburua Abaaoud bera da, baina oraindik ez dute baieztatu Abu Omar Sousi ezizenez ere ezagutzen duten hori bertan dagoen.
Abdeslam anaien txikitako laguna da Abaaoud, Salah Abdeslamena bereziki, eta azken hori pertsona bilatuena da Europan, atentatuen egile gisa identifikatu baitzuten.
Bruselako Molenbeek barrutian hazi ziren denak, eta Abaaouden aitak jantzi-denda bat zuen bertan.
Salah Abdeslam eta Ibrahim anaiarekin (Parisko atentatuan bere burua leherrarazi zuenetako bat) batera lapurreta bat egin zuen 2010ean, eta bestelako delitu batzuengatik ere zigortu zuten 2010ean eta 2011n.
2013an Belgikatik Siriara joan zen, eta berekin eraman zuen 13 urteko anaia, Europatik joandako beste gazte batzuekin batera Estatu Islamikoan sartzeko.
Aurreko uztailean, Belgikako Justiziak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zion, Belgikan gazteak Estatu Islamikorako errekrutatzeagatik.
2014ko martxoan bere aurpegia ezagun egin zen, Sirian hilotzak arrastaka zeramatzan ibilgailu bat gidatzen ageri zen bideo bat zabaldu zutelako.
2015eko urtarrilaren 15ean, Parisen Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatua egin eta egun batzuetara, Belgikako Poliziak sare terrorista bat desegin zuen Verviersen; polizia-etxeen kontrako erasoak egitea omen zuten helburu.
Gainera, Abaaoud Estatu Islamikoak Europan, eta Frantzian bereziki, egindako beste eraso batzuen atzean dagoela uste dute, Amsterdam-Paris Thalys treneko erasoa tarteko.
2014ko urtarrilean, Bruselan Museo Juduaren kontrako erasoa egin zuen Mehdi Nemmoucherekin telefonoz hitz egin omen zuen.
Abaaoud Sirian zegoela uste zuten, eta Estatu Islamikoan boterea hartzen ari zela. Hala, espioitza zerbitzuko kide garrantzitsua zela eta atzerriko erasoak antolatzen zituela uste zuten.
The Wall Street Journalen arabera, mendebaldeko herrialdeek jarraipena egin zioten, aireko eraso batean hiltzeko asmoz, baina galdu egin zuten duela aste batzuk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa