09:58

Mundua

Parisko atentatuak

Frantziako Poliziak 128 miaketa gehiago egin ditu bart

Agentziak | Erredakzioa

“Ikerketa oso bizi egiten ari da aurrera”, azpimarratu du Cazeneuvek, baina ez du xehetasunik eman.

2:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako segurtasun indarrek 128 miaketa gehiago egin dituzte bart, Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak gaur iragarri duenez. Operazioak Parisko atentatuak argitzeko ikerketaren barnean kokatu ditu buruzagiak.

Poliziek eta jendarmeek bigarren gauez jarraian miaketak egin dituztela esan du Cazeneuvek France Info irratian, eta bertan eman du datu hori. Nolanahi ere, miaketek hiriburuko eraso jihadistekin harreman zuzenik ez dutela erantsi du.

Igandetik astelehenera bitartean, 23 pertsona atxilotu eta 31 arma atzeman zituzten sarekadetan; besteak beste, Kalashnikov fusilak eta suziri-jaurtigailu bat. Segurtasun indarrek, guztira, 168 miaketa egin zituzten tarte horretan.

?Ikerketa oso bizi egiten ari da aurrera?, azpimarratu du Cazeneuvek, baina ez du xehetasunik eman. Hala ere, ?erasoak prestatzen eta atentatuak egiten inplikatutako pertsona batzuk identifikatu? dituztela zehaztu du.

Egindako hanka-sartzeak direla-eta jasotako kritiken aurrean, erasoa ?Sirian eta Belgikan prestatu eta antolatu? zutela esan du berriz Barne ministroak, eta Frantziako zerbitzu sekretuek inplikatu gehienak ez zituztela fitxaturik jakinarazi du.

Salah Abdeslam aurkitzeko alerta berri bat igorri du Belgikako Poliziak

Bestalde, Salah Abdeslam topatzeko alerta berri bat igorri du Belgikako Poliziak goizaldean. Hura atxilotzeko agindua zabaldu zuen nazioartean, ustez Parisko erasoetan parte hartzea egotzita.

Salah Abdeslam pertsona ?oso arriskutsua? dela nabarmendu du Belgikako Poliziak alerta horretan. Hori dela eta, susmagarria non dagoen jakinez gero, hura harrapatzen ez saiatzeko eta Poliziari abisua emateko eskatu du.

Lehergailuak egiteko osagaiak topatu dituzte Belgikako etxeetan

Parisko atentatuekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bi susmagarriren etxebizitzetan, amonio nitratoa aurkitu dute, La Derniere Heure egunkariak gaur zabaldu duenez. Izan ongarria da, baina lehergailuak egiteko erabil daiteke.

Erasoak izan ondoren Belgikan atxilotutako zazpi pertsonetatik bik bakarrik jarraitzen dute Poliziaren eskuetan: Hamza Attou eta Mohamed Amri. Hilketa terrorista eta erakunde terroristan parte-hartzea egotzi diete. Gainerako bost atxilotuak aske geratu dira.

Attou eta Amri Molenbeekeko (Brusela) barrutitik Parisera joan ziren. Bertan, zain zuten Salah Abdeslam, eta Bruselara eraman zuten, komunikabidearen esanetan.

Paper ?logistikoa soilik? izan zutela ziurtatu dute bi akutsatuek. Abdeslam Frantziatik Belgikara eraman zutela azaldu dute, Parisko erasoetan parte hartu barik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena