12:52

Mundua

Parisko atentatuak

Frantzia isilik geratu da Parisko atentatuen biktimak omentzeko

agentziak | erredakzioa

François Hollande presidenteak parte hartu duen ekitaldiko minutuko isilunea 'Marseillesa' ereserkiarekin amaitu da.

1:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Isiltasuna nagusitu da gaur eguerdian Frantziako Estatu osoan, Frantziako Gobernuak Parisko atentatuen biktimak omentzeko aukeratutako unean.

François Hollande Frantziako presidentea Sorbona Unibertsitatearen egoitzara joan da, Manuel Valls lehen ministroarekin batera, minutu bateko isilunea gaztez inguratuta egiteko, biktima gehienak gazteak baitziren. 'Marseillesa' ereserkiarekin eten da isilunea.

Estatuburuak hitzaldia emango du 16:00etan, bi ganbera legegileetako kideen aurrean, Versallesen egingo duten aparteko bileran.

Hiriko beste gune batzuetan ere egin dute isilunea, Bataclan aretotik gertu adibidez, bertan hil baitzen atentatuetan pertsona gehien.

Errepublikaren plazan, biktimak omentzeko gune bihurtu den lekuan, ehunka pertsonak egin dute minutu bateko elkarretaratze isila, eta txalo artean amaitu dute.

Notre Dame katedralaren parean ere jende asko elkartu da, eta kanpai hotsekin oroitu dituzte atentatuetan hildakoak.

Dena dela, minutu bateko isilunea ez da Frantziako Estatuko hiriburura mugatu, lurralde osoan izan baitira ekitaldiak.

kitaldiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena