Mundua
Parisko atentatuak
Eitb.eus
Donostiako gotzainak Antonio Cañizares artzapezpikuaren hitzak ekarri ditu gogora, "etorkin eta errefuxiatu oldea" ez dela "guztiz garbia" esateagatik gogor kritikatu zutelako.
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EiTB
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak gogorarazi du Antonio Cañizares Valentziako artzapezpikua "iraindu" egin zutela "etorkin eta errefuxiatu oldea" ez dela "guztiz garbia" esateagatik, eta denborak arrazoia eman diola iritzi dio, Parisko atentatuak direla eta.
Twitter bidez bidalitako mezuan, Munillak argazki bat txertatu du, ostiraleko erasotzaileetako batek Siriako pasaportea zuela zioen albiste batena.
El Cardenal Cañizares fue injuriado por alertarnos del peligro. ¡Cuántas lecciones nos da la historia! #PrayForPeace pic.twitter.com/ttfY1gVeiC
— Jose Ignacio Munilla (@ObispoMunilla) November 14, 2015
Errefuxiatuek "Frantziako herritarrak pairatzen ari diren sufrimendu berbera" pairatzen dutela ulertzeko eskatu die Javier Calparsoro CEAR-Euskadi elkarteko presidenteak "politikari eta gotzainei".
Adierazpen horiekin, atentatuak etorkin oldearekin lotzen ari diren nazioarteko politikari guztien jarrera kritikatu du.
Radio Euskadin azaldu duenez, errefuxiatuak jasotzeko prozeduraren "huts egiteak" eta Parisko "tragediak" bat egin dute, eta horrek "jomugan jarri du errefuxiatuen kolektiboa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa