10:47

Mundua

Parisko atentatuak

Terrorismoaren kontrako borroka indartzeaz eztabaidatuko dute 28ek

agentziak | erredakzioa

Gilles de Kerchove Europar Batasuneko terrorismoaren kontrako borrokaren koordinatzailea izan da bilera prestatu dutenetako bat, baina estatuetako agintariek izango omen dute azken hitza.

  • Europako Batzordearen egoitza, Bruselan.

    Europako Batzordearen egoitza, Bruselan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako ministroek terrorismoaren kontrako borrokan lankidetza sustatzeaz eztabaidatuko dute gaur Bruselan, ostiralean Parisen atentatuak izan ostean. Gainera, minutu bateko isilunea egingo dute frantziarrei eta biktimei elkartasuna adierazte aldera.

Parisko atentatuek markatuko dute gaurko bilera, nahiz eta hasieran errefuxiatuen krisiaz eta legez kanpoko immigrazioaz hitz egiteko bilera izan behar zen. Gainera, Sirian trantsiziorako prozesua abiatzeko ibilbide orria adosteko asmoa zuten, eta hor Baxar al Asad egungo presidentearekin zer egin zen desadostasun handiena. Asadek uste du mendebaldeak Sirian egindako akatsen ondorioz gertatu direla Frantziako hiriburuko erasoak.

"Terrorismoaren kontrako elkarlana indartzea da eztabaidagai nagusietako bat", EBko iturriek azaldu dutenez. Gainera, datozen egunotan EBko kideek "hainbat bilera" egingo omen dituzte eraso gehiago izan ez dadin "hartu beharreko neurriak eztabaidatzeko".

Gilles de Kerchove Europar Batasuneko terrorismoaren kontrako borrokaren koordinatzailea izan da bilera prestatu dutenetako bat, baina estatuetako agintariek izango omen dute azken hitza.

g>.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena