Mundua
Pariseko atentatuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dozena bat hegazkinek parte hartu duten operazioan, talde jihadistaren aginte zentro, errekrutatze zentro, armategi eta entrenamendu eremu bati eraso diete.
Albisteak (5)
Bideoak (4)
Ar-Raqqa hiriaren aurkako erasoa egin dute Frantziako ehiza-hegazkinek, Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez. Ar-Raqqa Estatu Islamikoaren gotorlekua da Sirian. AEBko Inteligentziaren datuak erabili dituzte bonbardaketa bideratzeko, Wall Street Journal egunkariak aipatutako iturri ofizialen arabera.
Dozena bat hegazkinek parte hartu duten operazioan, talde jihadistaren aginte zentro, errekrutatze zentro, armategi eta entrenamendu eremu bati eraso diete.
Parisko sarraskiaren osteko aurreneko erantzun militarra izan da operazioa. Ben Rhodes Etxe Zuriko segurtasun aholkulariaren ondokoak iragarri duenez, bi herrialdeek ?esfortzuak? areagotuko dituzte.
Horren harian, Ameriketako Estatu Batuak Estatu Islamikoaren kokaguneei buruzko informazio sekretua Frantziarekin partekatzen hasi dela jakinarazi dute iturri ofizialek.
Gainera, agiri horiek partekatzeko, segurtasun murrizketa batzuk ezabatzea erabaki du Etxe Zuriak, iturri horien arabera.
Hala, Frantzia Siriako kanpainan AEBren aliatu nagusi bihurtu da, Ashton Carter Defentsa idazkariaren aginduz, egunkariko iturriek esan dutenez. Bonbardatu dituzten zonaldeak aldez aurretik identifikatu dituzte beste misio batzuek.
AEBko indarrekin elkarlanean egin dituzte erasoak. Hegazkinak Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako baseetatik aireratu dira.
Rafale eta Mirage 2000 ehiza-hegazkinek urtebete baino gehiago eman dute Iraken, talde terroristaren aurkako operazioetan parte hartzen. Era berean, Frantziako 700 soldadu zonaldean dira.
Ihes egindako susmagarriaren bila jarraitzen dute
Bestalde, Frantziako Poliziak Parisen ostiraleko atentatuetan parte hartu omen zuen pertsona baten argazkia eta nortasuna zabaldu zituen igandean. Ihes eginda dago.
Susmagarria, Salah Abdeslam, 1985ean jaio zen Bruselan (Belgika), eta 1,75 metroko altuera du, Frantziako Polizia Nazionalak Twitter sare sozialean duen kontuaren bitartez jakitera eman dutenez.
Poliziaren arabera, "arriskutsua" da, eta herritarrek horren kontra bere kabuz ezer ez egitea eskatu dute.
Salah Abdeslam erasoetan bere buruaz beste egin zuen Ibrahim Abdeslam terroristaren anaia gaztea da, polizia-iturriek Le Monde egunkariari baieztatu diotenez.
Horien esanetan, Salah Abdeslamek alokatu zuen terroristek Bataclan aretora joateko erabili zuten Volkswagen Polo autoa.
Bi anaia horiez gain, hirugarren bat ere badago. Belgikako Poliziak atxilotuta du, baina ez dute haren berri eman.
Ikerketa
Francois Molins Frantziako Fiskal Nagusiak esan duenez, elkarren berri zuten hiru taldek egin zituzten Parisko atentatuak.
Berak adierazitakoaren arabera, erasoetan zazpi terrorista hil ziren. Guztiek zeramatzaten lehergai eta detonagailu berberak gerrialdean, eta Kalashnikov fusilak, eskuetan.
Fiskalak Parisen gertatu ziren 6 erasoak deskribatu ditu, banan-banan. Bataclan klubean 89 lagun hil zituztela baieztatu du, eta erasotzaileek oihuka Siria eta Irakeko gerrak aipatu zituztela adieazi du.
Frantziako Poliziak emandako datuen arabera, Bataclaneko erasoaren egileak lau izan ziren. Horietako hiru gerrian zeramatzaten lehergaiak eztandarazita hil ziren, eta bestea, Poliziak tirokatuta.
Oraindik miaketak egiten ari dira Bruselan, hango ikertzaileekin batera, eta hiru lagun atxilotu dituzte han. Horietako batek erasoetan erabili duten Volkswagen Polo autoa alokatu zuen nonbait (Seat Leon beltz bat ere erabili zuten).
Frantziako hegazkinak, operazioan. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa