09:50

Mundua

IKERKETA

Ihes egin duen susmagarri baten bila dabil Frantziako Polizia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Poliziak terroristetako bat identifikatu du: Ismael Omar Mostefai paristarra. Bataclan dantzalekuan izandako eztandaren ostean aurkitutako hatz zati bati esker identifikatu dute.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Poliziak Pariseko ostiraleko atentatuetan parte hartu izateagatik susmagarria den pertsona baten argazkia eta nortasuna jakinarazi ditu igande honetan. Pertsona hori une honetan ihes eginda dago.

Abdeslam Salá da haren izena, eta 1985ean jaio zen Bruselan (Belgika). Hala eman du jakitera Frantziako Polizia Nazionalak bere Twitter kontuaren bitartez.

Norbanakoak 1,75 metro neurtzen ditu eta 26 urte ditu. "Arriskutsua" dela irizten diote, eta herritarrek bere kabuz ezer ez egitea eskatu dute.

Paris

Abdeslam Salá erasoetan bere buruaz beste egin zuen terroristetako baten anaia gaztea da (Ibrahim Salá). Horrela baieztatu diote polizia-iturriek Le Monde egunkariari.

Poliziak uste du Abdeslamek alokatu zuela Bataclan aretoa eraso zuen terroristen taldeak erabilitako Volkswagen Polo autoa.

Aipatutakoez gain, hirugarren anaia bat ere badago, Belgikako Poliziak atxilotu duena, baina ez da haren izenaren berri eman.

Nahasmena biktima espainiarren kopuruarekin

Alberto Pardo Touceda, Espainiak Frantzian duen kontsulatuak hiltzat jotzen zuena, bizirik dago eta familiarekin harremanetan jarri da. Horrela baieztatu du gaztearen amak. Haren arabera, arratsaldean hots egin dio Estrasburgotik (duela urte betez bizi da bertan).

Bestalde, Jorge Alonso de Celadaren heriotzaren gainean ere zalantzak egon dira. Dena dela, bere familiako iturriek baieztatu dutenez, bere emazteari hots egin dio gaur onik zegoela jakinarazteko.

Bataren zen bestearen heriotzaren berri eman du gaur goizean Espainiak Frantzian duen kontsulatuak.

Horrenbestez, Juan Alberto Gonzalez Garrido eta nazionalitate espainiarra eta mexikarra duen emakumezko bat dira ofizialki konfirmatuta dauden biktima espainiarrak. Gonzalez Garridok 29 urte zituen, eta  Bataclar dantzalekuan hil zen, emaztearekin batera zegoela (hura onik atera zen).

Bestalde, Manuel Valls Frantziako lehen ministroak igande honetan iragarri duenez, 129 biktimetatik 100 bat identifikatu dituzte dagoeneko. "20 eta 30 biktima bitartean identifikatu gabe daude oraindik", esan du Vallsek. "Familia asko guztiz hondatuta daude, eta horiek lagundu behar ditugu", gaineratu du 'Le Parisien' kazetak jaso duenez.

Mesa Notre Dame-n

Tenpluko kanpaiak 18:15ak aldera hasi dira jotzen eta 15 minutuz jarraitu dute soinua egiten. Tarte horretan Notre Dame aurreko enparantza jendez lepo zegoen, biktimen familiartekoei animoa emateko asmoz.

Notre Dameko meza egun hauetan Frantziako hiriburuan egiten ari diren omenaldi ugarietako bat da.


Larrialdi-egoera hiru hilera luzatu

Frantziako presidente François Hollandek ostiraleko atentatu terroristen ostean Frantzian aplikatzen ari diren larrialdi-egoera hiru hilez luzatzea eskatuko du

Según Le Figaro, el cambio legislativo que quiere introducir Hollande se debatirá en el consejo de ministros del próximo miércoles y pretende hacer pasar de los actuales 12 días a 3 meses el tiempo que el presidente de Francia puede aplicar ese estado sin consultar al Parlamento.

Le Figaro egunkariak jakitera eman duenaren arabera, Hollandek sartu nahi duen lege-aldaketa datorren asteazkenean egingo den ministroen batzarrean eztabaidatuko dute. Aldaketa horren xedea honako hau da: Legebiltzarrari galdetu gabe Frantziako presidenteak larrialdi-egoera aplikatzeko duen ahalmena 12 egunetik 3 hilera areagotzea.

Terroristetako bat, identifikatuta

Frantziako Poliziak Ismael Omar Mostefai 29 urteko paristarra identifikatu du Parisko Bataclan klubean 89 lagun hil zituzten hiru erasotzaileetako bat bezala.

Parisen, duela 29 urte sortua, hatz zati batengatik identifikatu dute,  Jean-Pierre Gargantas  Frantziako diputatu eta Chartreseko alkateak jakinarazi eta Le Monde egunariak baieztatu duenez.

Ostiral gauean  Kalashnikov armak eta gerrian lehengaiak zituztela sartu ziren lau erasotzaile Parisko Bataclan klubera. Poliziaren arabera, Mostefai izan zen lau lagun horietatik bat.

Le Monde kazetak baieztatu duenez, 2013ko neguan Siriara bidaia egin zuen. 1985ean jaio zen Paris hegoaldean, "jatorri aljeriarreko gaztea", eta bi anai eta bi arreba zituen. Mostefai delitu txikiengatik zigortu zuten. Hain zuzen, delituak egin izanagatik 8 aldiz epaitu zuten, baina inoiz kartzelara joan gabe zegoen.

Mostefairen familiako sei kide ?haren aita, anaia eta emaztea, horien artean- galdekatzen ari da Polizia.

Atentados de París - Pariseko atentatuak

Ikerketa

Francois Molins Frantziako Fiskal Nagusiak esan duenez, elkarren berri zuten 3 taldek egin zituzten atzoko Pariseko atentatuak.

Berak adierazitakoaren arabera, erasoetan zazpi terrorista hil ziren. Guztiek zeramatzaten lehergai mota berak eta detonagailuak gerrialdean, eta eskuetan, Kalashnikov fusilak.

Fiskalak, Parisen gertatu ziren 6 erasoak deskribatu ditu, banan bana. Bataclan klubean 89 lagun hil zituztela baieztatu du, baita erasotzaileek Siria eta Irakeko gerren aipamena egin zituztela oihuka ere.

Frantziako Poliziak emandako datuen arabera, Bataclaneko erasoaren egileak lau izan ziren. Horietako hiru gerrian zeramatzaten lehergaiak eztandarazita hil ziren, eta bestea, Poliziak tirokatuta.

Oraindik miaketak egiten ari direla Bruselan, hango ikertzaileekin batera. Hiru lagun atxilotu dituzte han. Euretako batek, erasoetan erabili duten Volkswagen Polo autoa alokatu zuen nonbait (Seat Leon beltz bat ere erabili zuten).

Atentados de París - Pariseko atentatuak

Atxiloketak Belgikan

Koen Geens Belgikako Justizia ministroak baieztatu du "zenbait" lagun atxilotu dituztela Bruselan, Parisko atentatuekin lotura dutelakoan. Atxilotutakoak bost pertsona dira. Horren esanetan, hainbat lekukok Belgikako matrikula duen auto bat ikusi dute Bataclan dantzalekuan.

Bestalde, Belgikako Gobernuak ekitaldi publiko handietarako alerta maila igo du (2tik 3ra), datorren asteartean Belgikako eta Espainiako futbol-selekzioen arteko partidaren harira.

Ikerketa Frantzian

Poliziak identifikatutako terrorista paristarraren inguruko zazpi lagun atxilotu dituzte, eta deklarazioa hartzen ari diete, ikerketaren hainbat iturrik adierazi duenez. Zazpi lagun horien artean Ismael Omar Mostefairen aita eta anaia daude, BFM TV telebista-kateak zabaldu duenez.

Mostefairen asmoaren berri ote zuten jakin nahi du Poliziak. Momentuz, identifikatu duten terrorista bakarra da, Bataclan dantzalekuan aurkitutako hatz zati bati esker.

Terrorismoarekin lotutako auzia denez, atxilotuta egon daitezke 96 ordu gehienez jota. Ondoren, aske utzi behar dituzte edo epailearengana eraman.

Beste auto bat aurkitu dute Montreuilen

Bestalde, talde terroristetako batek ustez erabilitako autoa Montreuilen aurkitu dute bart, Parisetik oso gertu, BFM TV telebista-kateak jakinarazi duenez. Set Leon beltz bat da, eta erasoekin lotura du, Volkswagen Polo auto beste auto batek bezala. Polo hori Bataclan dantzalekuan ondoan aurkitu zuten atzo.

Seat Leon ibilgailuaren barruan armak aurkitu dituzte, hala nola, bi Kalashnikov.

Atentados de París - Pariseko atentatuak

Terroristak eta errefuxiatuak lotzea

Terroristak eta errefuxiatuak ez lotzeko eskatu du gaur Jean Claude Juncker Europako Batzordearen presidenteak. Ostiralean Parisen atentatuak egin dituzten pertsonak "kriminalak dira, ez errefuxiatuak", esan du.

Ikerketaren arabera, litekeena da erasotzaileetako bi Parisera iritsi izana Balkanetako ibilbidea erabilita (errefuxiatuek erabili ohi duten bidea da).

"Ez da Parisen eta Frantziaren aurkako erasoa, balore unibertsalen kontrako erasoa izan da", gaineratu du Junckerrek Antalyan egindako prentsaurrekoan, G20ko goi-bilera abiatu aurretik.

Bilera Hollande-Sarkozy

Segurtasun politikan "muturreko aldaketak" egiteko eskatu dio gaur Nicolas Sarkozy oposizioko buruak François Hollande Frantziako presidenteari. Hollandek Sarkozy hartu du gaur Eliseo Jauregian.

Geroago, 15:00etatik aurrera Batzorde Nazionaleko eta Senatuaren presidenteekin batzartuko da Hollande , Calude Bartolome eta Gerard Larcher, hurrenez hurren. Bi ordu geroago, alderdi politiko guztien ordezkariekin bilduko da, hala nola, Modem alderdi zentrista, eskuin-muturreko  Fronte Nazionala, Debout la France eta Ezkerreko Alderdia.

Ostiralean Paris astindu duten atentatuen ostean, batasun-itxura emateko asmoz, bilera-sorta abiatu du gaur Hollandek Frantziako alderdi nagusiekin.

Stade de France zelaian sartzen saiatu ziren

Pariseko atentatuen egileetako bat Stade de France futbol-zelaian sartzen saiatu zen soinean zeraman leherkaria leherrarazi eta jendearen artean izua zabaltzeko asmoz. Hala zabaldu dute zelaiko segurtasun-iturriek eta informazioa hori Poliziak baieztatu egin du.

Zelaiko segurtasunak terroristaren txalekoa ikusi zuten, Frantzia eta Alemaniaren arteko lagunarteko partidara sartu baino lehenago erregistratu zutenean.

Horren aurrean, terroristak ihes egiten ahalegindu zen, eta zeraman lehergailua eztandarazi zuen 81.000 lagun hartzeko ahalmena duen estadiora sartzeko tuneletako batean.

LORE-ESKAINTZAK PARISEN ATENTATUAK FRANTZIAN U2 MUSIKA-TALDEA EFE

Aita santuaren gaitzespena

Parisko atentatuak berriro gaitzetsi ditu aita santuak igandeko angelusean. "Sarraski hori Jainkoaren izenean zuritzea blasfematzea da", azpimarratu du. "Basakeria horrek minduta uzten gaitu: nola da posible gizakiaren bihotzak mundu osoa astindu duen horrelako ekintza ankerrak egitea?", galdetu dio bere buruari Frantzisko I.ak. "Giza duintasunaren aurkako iraina da", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena