17:19

Mundua

Atentatuak Parisen

Segurtasun Nazionalerako Batzordea deitu du Obamak

Agentziak | Erredakzioa

Bilera gaur bertan egingo dute, eta helburua izango da "Parisko erasoekin lotutako azken datuak aztertzea".

  • Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: EFE

    Barack Obama AEBko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBko presidenteak Segurtasun Nazionalerako Batzordea deitu du, ostiral honetan Parisen izandako eraso terroristen harira. Atentatu horietan gutxienez 127 lagun hil eta 180 zauritu dira.

Etxe Zuriko hainbat iturrik esan dutenez, bilera gaur bertan egingo dute. Ondoren, 10 eguneko ibilaldiari ekingo dio, eta Turkia, Filipinar Uhartea eta Malaysia bisitatuko ditu.

Gaurko deitutako batzarraren helburua izango da "Parisko erasoekin lotutako azken datuak aztertzea".

Aurretik, Estatuko Departamentuak jakitera eman duenez, 180 zaurituen artean, oraindik zehaztu gabeko herritar estatubatuar daude. "Badakigu zauritu estatubatuarrak daudela, eta kontsulatuaren bidez laguntza osoa eskaini diegu", esan du Mark Toner Estatu-Departamentuko bozeramaileak.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoaren erantzukizuna.

Atzo gauean atentatuak gaitzetsi zituen Obamak telebista bidez egindako agerraldi batean. "Giza-aurrerapenaren behin betiko baloreak ordezkatzen du Parisek", esan du AEBko presidenteak, "eta Frantzia beldurtu dezaketela uste badute, oker daude".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena