Mundua
Protesta
agentziak |erredakzioa
Sindikatuek salatu dutenez, "Gobernuaren herstura, pobretze eta pribatizazio politiken kontrako" protesta izango da.
Albisteak (1)
Alexis Tsiprasen Gobernuaren kontrako lehenengo greba orokorra egiten ari dira orain, hartzekodunak Atenasera iritsi diren egunean bertan. Izan ere, erreskatearentzat 2.000 milioi euroko partida onartzeko negoziazioak egitera bertaratu dira.
Adedy sindikatu publikoak eta GSEE pribatuak agiri batean azaldu dutenez, "Gobernuaren herstura, pobretze eta pribatizazio politiken kontrako" protesta izango da.
Lanuzteak bereziki zerbitzu publikoei eragingo dien arren, Grezian ohikoa den legez, orain herrialde osoko denda txiki askok ere bat egin dute bat protestarekin.
Gauerditik itxita dago metroa, itsasontziak portuan, eta trenak ere geldirik daude.
Farmaziak eta mediku kontsultak ere itxita daude, eta ospitaleetan zerbitzu minimoak soilik ematen dituzte.
Museoek eta eremu arkeologikoek ere ez dituzte ateak irekiko.
Telebistan eta irratietan artxiboko programak soilik emititzen ari dira, eta kazetarien sindikatuak adostu du grebaren inguruko programak soilik emango dituztela.
Aire-trafikoan Grezia barruko hegaldiei bakarrik eragiten die grebak, nazioartekoetan normaltasuna baita nagusi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa