09:17

Mundua

Egiptotik Errusiara zihoan

224 hildako, hegazkin errusiar batek Egipton istripua izan ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Estatu Islamikoak bere gain hartu du hegazkina eraistea, baina Errusiak zein Egiptok baztertu egin dute aukera hori.

0:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Metrojet (Kogalymavia) konpainiako hegazkin errusiar bat, 224 bidaiari zituena (217 bidaiari, gehienak errusiarrak eta 7 tripulazioko kide) Egiptoko Sinai penintsulan erori da gaur Xarm el-Xeikh (Egipoto) herri turistikotik aireratu eta gutxira.

Errusiak Kairon duen enbaxadak Twitterreko bere kontu ofizialaren bidez baieztatu duenez, Kogalymavia 9628 hegaldian zeuden badiari guztiak hil egin dira. Horrez gain, Egiptoko Gobernuak baztertu egin du hegazkinaren hondarren artean istriputik bizirik atera ahal izan den pertsonarik aurkitzeko aukera, nahiz eta erreskate-lanek oraindik martxan dauden.

Accidente de avión en Egipto

Aireontzia (Airbus A321-200) Xarm el-Xeikheko aireportutik San Petersburgorantz atera eta 23 minutura desagertu da, eta Sinai erdialdean dagoen basamortu itxurako eskualde menditsu batean. Hegazkina 1997an fabrikatu zuten, 56.000 hegaldi-ordu zituen eta ia 21.000 bidaia eginda.

Erreskate-taldeek orain arte 129 hilotz atera ahal izan dituzte, eta Kairora eraman. Egiptoko Gobernuak jakitera eman duenez, hegazkinean zihoazen 217 turistetatik 214 errusiarrak ziren eta 3 ukrainarrak, 132 emakume, 62 gizon eta 17 haur. Horrez gain tripulazioko zazpi kide ere hegazkinean zeuden, horiek ere errusiarrak.

Accidente de avión en Egipto

Estatu Islamikoak hegazkina eraitsi izana aldarrikatu du

Hegazkineko kutxa beltzak ere aurkitu dituzte, eta horrek ezbeharraren nondik norakoak argitzea ahalbidetuko du, baina bai Egiptok, bai Errusiak baztertu egin dute eraso terrorista batean ondorioa izatea.

Haatik, Estatu Islamikoa talde jihadistak Egipton duen filialak (Wilayat Sina), Sinaiko probintzian barrena mugitzen denak, ohar baten bidez jakinarazi du beraiek izan direla hegazkina eraitsi dutenak, baina ezin izan da egiaztatu berorren egiazkotasuna.

Muturreko taldeak bideo bat zabaldu du, eta bideo horretan airean eztanda egiten duen bidaiari-hegazkin bat ikus daiteke, baina ez da agertzen gaur erori den hegazkina dela baieztatzen duen inongo probarik.

Accidente de avión ruso en Egipto

Egiptoko lehen ministroaren esanetan, "teknikoki ezin daiteke eraitsi altuera horretan hegaz egiten ari den hegazkin bat". Bitartean, ez da argitara eman Egiptoko agintariek egiten ari diren ikerketei buruzko informaziorik. Ikerketa horietan Errusiako adituak parte hartzeaz gain, Frantziakoak eta Alemaniakoak ere gaineratuko dira.

Bere aldetik, Air France hegazkin-konpainia frantsesak eta Lufthansa alemaniarrak Sinaiko penintsulatik ez igarotzea erabaki dute, jazoeraren inguruabarrak erabat argitzen direnera arte.

Kremlinek ikerketa egitea agindu du

Vladimir Putinek ikerketa-batzorde bat zabaltzea agindu du, eta hegazkinaren jabea den hegazkin-konpainiari (Kogalymavia) buruzko ikerketa kriminala egiteari ekin diote, arduragabekeria leporatuta.

Oraindik ez dago istripuaren azalpen ofizialek, baina momentuz baztertu egin da Sinain jarduten duten miliziarrek hegazkina bota izana. Une honetan indar gehien duen hipotesia ezbeharra hutsegite mekaniko bategatik gertatu dela da.

Avión ruso estrellado en Egipto

Putinek luto-eguna iragarri du biharko

Vladimir Putin Errusiako presidenteak luto-eguna iragarri du biharko, istripua izan duen hegazkineko biktimen omenez. Errusiako banderak erdiraino igoko dituzte bakarrik, eta hedabide nazionalek jarraipen berezia egingo diete dolu-erakuspenei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena