Mundua
Errefuxiatuen krisia
agentziak | erredakzioa
ACNURen arabera, dagoeneko 502.000 etorkin baino gehiago sartu dira Grezian 2015ean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Gutxienez 21 pertsona hil dira Kalymnos eta Rodas irla greziarren inguruan bi itsasontzi hondoratuta, eta baliteke jende gehiago egotea desagertuta.
Gaur goizaldean 100 pertsona baino gehiago zeramatzan egurrezko ontzi bat hondoratu da Kalymnos eta Kalolimnos irlen artean, eta beste bat jitoan atzeman dute Rodas iparraldean.
Salbamendu operazioetan 144 pertsona erreskatatu ahal izan dituzte, baina haizeak zaildu egin ditu erreskate lanak.
Hala eta guztiz ere, Greziako larrialdi zerbitzuetako langileak Lesbos irlaren iparraldean desagertu diren 30 pertsonaren bila ari dira, Turkiako kostatik oso gertu.
Hala, 16 hilotz aurkitu dituzte, haurrak tartean. Egurrezko ontzi batean zihoazen 300 pertsona inguru, eta 274 bizirik atera dira.
Yanis Muzalas Greziako Migrazio ministroak esan du errefuxiatuen irtenbidea Turkiatik etorri beharko litzatekeela, Greziara joaten diren itsasontzietako etorkinen trafikatzaileak bertakoak direlako.
ACNURen arabera, dagoeneko 502.000 etorkin baino gehiago sartu dira Grezian 2015ean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa