Mundua
Eskozia
agentziak | erredakzioa
Cafferkeyk Sierra Leonan harrapatu zuen gaitza, Save The Children erakundearekin giza laguntza ematera joan zenean.
Pauline Cafferkey, ebolarekin kutsatutako erizaina. Argazkia: Efe
Pauline Cafferkey erizain britainiarra, abenduan ebola gaitzagatik ospitaleratu zutena, Londresko ospitale batean isolatu dute, birusa berriro atzeman ostean, BBC telebista kateak jakitera eman duenez.
Eskoziako osasun agintarien esanetan, gaixotasunaren hondarrak dira, eta ez dago gaitza zabaltzeko arriskurik.
Cafferkeyk 39 urte ditu, eta Sierra Leonan harrapatu zuen gaitza, Save The Children erakundearekin gaixotasunaren kontrako giza laguntza ematera joan zenean.
Erizainak hilabete inguru pasatu zuen Londresko Royal Free ospitaleko isolamendu gela batean, egoera kritikoan egon zen, eta beste gaixo baten odolaren plasmarekin egindako tratamendu esperimental bati esker osatu zen.
Osasun Ministerioak dagoeneko esan du "badaezpada" hartu dutela Cafferkey ospitaleratzeko erabakia, eta ez dago osasun publikoarentzat arriskurik, horren arabera.
Britainia Handian indarrean dauden protokoloen arabera, ebola duten pertsonak Royal Free ospitaleko isolamendu gela berezi batera eraman behar dituzte.
Ospitaleak prentsa-ohar batean azaldu duenez, erizaina Glasgowtik Londresera eraman dute bart, "ebola birusarekin lotutako ezohiko konplikazio baten ondorioz".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa