Mundua
Iragarpena
agentziak | erredakzioa
Mahmud Abasek salatu du Israelek behin eta berriro hautsi dituela Oslon sinatutako Bakerako Akordioaren edukiak, eta, ondorioz, horri lotuta ez jarraitzea erabaki dute.
Albisteak (2)
Mahmud Abas presidenteak iragarri du Palestinak ez duela Oslon sinatutako Bakerako Akordioari lotuta jarraituko, Israelek behin eta berriro urratzen duelako bertan adostutakoa. Hortaz, Palestinako Estatua sortzeko “bitarteko legal guztiak” erabiliko dituztela jakinarazi du.
“Israelekin Oslon sinatutako hitzarmenaren arabera, 1999. urtean ezarri behar ziren Palestinako Estatua eraikitzeko oinarriak, eta okupazioari amaiera eman”, azaldu du Nazio Batuen Erakundean egindako agerraldian. “Baina Israelek militarren erretiratzea gelditu du eta kokagune gehiago ezarri ditu”, salatu du.
Horrez gain, “Israelek uko egin dio Palestinako ekonomia garatzea ahalbidetu behar duen akordioak berrikusteari, eta, ondorioz, bere domeinu ekonomikoa inposatu nahi du, domeinu militarrarekin egiten duen moduan”, erantsi du.
Hori horrela, “Israelek akordioak betetzen ez baditu, guk ezin dugu hitzarmenari lotuta jarraitu”, nabarmendu du.
Palestinako bandera, NBEren egoitzan
Bestalde, Palestinako bandera Nazio Batuen Erakundearen egoitzan, New Yorken, jarri dute, Palestinak nazioarteko erakunde horretan estatu behatzaile estatusa duela irudikatzeko.
Ekitaldia NBEren lorategian egin dute, eta, besteak beste, Mahmud Abas eta Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia izan dira bertan.
Ekitaldi sinboliko hori Batzar Nagusian irailaren hasieran egindako bozketaren ondorioa da. Orduan hartu zuten Palestinaren eta Vatikanoaren banderak egoitza nagusian jartzeko erabakia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa