16:55

Mundua

Errefuxiatuen drama

13 errefuxiatu hil dira, Turkiako kostaldean ontzi bat hondoratuta

Agentziak | Erredakzioa

20 pertsona erreskatatu dituzte eta beste 13 desagertuta daude. Igande honetako bigarren hondoratzea da.

  • Etorkinen artxiboko irudia. EFE

    Hildakoen gorpuak portura eraman dituzte. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 13 errefuxiatu (tartean sei adingabe) hil dira igande honetan Egeo itsasoan izan den hondoratzean. Beste 13 lagun desagertuta daude, eta 20 pertsona erreskatatzea lortu dute.

Guztira, 46 pertsona zihoazen Turkiatik irtendako ontzian, Greziako Lesbos uharterantz. Uretan, baina, ferry batekin talka egin dute, Dogan agentziak emandako datuen arabera. Turkiako larrialdi zerbitzuek 20 pertsona erreskatatu dituzte, baina beste 13 lagun desagertuta daude

Igandeko honetako bigarren hondoratzea da hau, Lesbos uharteko kostaldean beste 26 pertsona desagertu baitira gaur goizean

6 urteko neskato baten gorpua aurkitu dute

Bestalde, Greziako kostazainek 6 urteko neskato baten hilotza aurkitu dute Lesbos uharteko uretan. Ez dago argi larunbatean edo igandean hil zen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena