Mundua
Krimeako penintsula
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sorta horretako ardo botila bakoitza 150.000 dolarrean baloratuta dago. Kieveko Fiskaltzak auzibide penala zabaldu du Estatuko ondasun batez bidegabe jabetzeagatik.
Vladimir Putin Errusiako presidentea Krimeako Massandra upategira egindako bisitan. Argazkia: EFE
Eztabaida piztu da Ukrainan, Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak 1775eko Jerez botila bat ireki zutelako, berriki Krimeako Massandra upategira egindako bisitan.
Kieveko Fiskaltzak auzibide penala ireki du Estatuko ondasun batez bidegabe jabetzea egotzita, Errusiako eta Ukrainako hedabideek jakinarazi dutenez.
"Kalteak bi milioi grivnatik gorakoak (80.000 euro baino gehiago) dira", adierazi die Nazar Jolodnitski Krimeako fiskal ondokoak Ukrainako hedabideei.
Putinek eta Berlusconik aurreko astean bisitatu zuten Krimea penintsulako Massandra upategia eta, antza denez, Yanina Pavlenko bertako zuzendariak ireki zuen botila eta probatzeko eskaini zien bisitariei.
Telebistako irudietan ikus daitekeenez, Berlusconik ardo botila bat hartu zuen eskuetan, eta probatu zezakeen galdetu zion zuzendariari. Zuzendariak baietz erantzun bazion ere, ez dute zehaztu bi agintariek ardoa probatu zuten ala ez.
Gisa horretako bost botila ardo gelditzen dira, eta bakoitza 150.000 dolarretan baloratuta dago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa