Mundua
Errefuxiatuen krisia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteazkenaz geroztik, 20.000 errefuxiatu inguru heldu dira Kroaziara eta, horietako gehienak beste herrialde batzuetara eraman ondoren, 3.000 errefuxiatu inguru daude Kroaziako errefuxiatu guneetan.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Kroaziako gobernuak Hungariara eta Esloveniara bidali ditu asteazkenaz geroztik herrialdera heldu diren 20.000 errefuxiatuetatik gehienak, Ranko Ostojic Barne ministroak adierazi duenez.
Gobernu iturrien arabera, Tovarnik hiriko errefuxiatuen gunean, Serbiako mugan, 2.000 errefuxiatu inguru zeuden larunbat eguerdian, eta beste mila inguru gainerako errefuxiatu guneetan.
"Gainerako guztiak Hungaria edota Esloveniako mugara eraman dituzte. Esloveniak Breganako eta Harmicako muga pasabideak ireki ditu, eta bertatik pasatzen utzi die errefuxiatuei", baieztatu du Ostojic ministroak.
Kroaziako Barne ministroak ez du zehaztu zenbat errefuxiatu irten diren herrialdetik eta zenbatek jarraitzen duten Hungariarekiko eta Esloveniarekiko mugetan.
"Harrera zentroetako egoera egonkorra da", gaineratu du ministroak.
Hungariak Kroaziaren ildo bera hartu du, eta errefuxiatuak Austriako mugara eramaten ditu. Austriako agintariek jakinarazi dutenez, larunbat goizaldetik 6.700 errefuxiatu inguru heldu dira Hungariatik Austriara.
Gezurra esatea eta bere subiranotasuna urratzea egotzi dio Hungariak Kroaziari
Peter Szijjarto Hungariako Atzerri ministroak gezurra esatea eta Hungariaren subiranotasuna urratzea egotzi dio Kroaziari, errefuxiatuak Hungariako mugara bidalita.
"Gezurra da. Ez dago inolako akordiorik", adierazi du Szijjartok agintari kroaziarrek iragarritako bi herrialdeen arteko akordioa gezurtatuz. "Gezur hori zabaltzen uzteko eskatu diegu Kroaziako Atzerri Ministerioari eta Kroaziako Poliziari", Hungariako hedabideek jaso dutenez.
Hildako bat eta 13 desagertu Greziako uretan, ontzi bat hondoratuta
Bost bat urteko neskato bat hil da eta 13 errefuxiatu falta dira Grezian, Lesbos uhartearen parean ontzi bat hondoratu ostean.
Beste 11 lagun uretatik erreskatatu dituzte, Greziako kostazainek azaldu dutenez.
Europara heldu nahi duten errefuxiatuentzat Grezia da egun atea nagusia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa