12:35

Mundua

Etorkinak

Gutxienez 34 hildako, tartean 15 ume, Egeon izandako naufragio batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

120 etorkin baino gehiago zeramatzan egurrezko ontzi bat irauli egin da goizaldean Farmakonisi uhartearen parean, Turkiako kostaldetik 12 kilometrora.

  • Hildakoak utzi dituzten hiru naufragio izan dira azken orduetan Egeo itsasoan. Argazkia: EFE

    Hildakoak utzi dituzten hiru naufragio izan dira azken orduetan Egeo itsasoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 34 errefuxiatu, tartean 15 adingabe, hil dira igande goizaldean Egeo itsasoan, Farmakonisi uharte parean izandako naufragio batean, Greziako kostazainek zabaldutako azken datuen arabera.

Ordura arte, salbamendurako taldeek 34 lagunen hilotzak erreskatatu dituzte: lau haurtxo, 11 adingabe, 10 emakume eta bederatzi gizon.

Hildakoen gorpuak Rodaseko uhartera eraman dituzte, eta bizirik atera direnak, berriz, Leros iralra.

Portuko Agintaritzan izena eman ostean, bizirik atera diren lagunak Leroseko hotel batean hartuko dituzte, Udalak eta ACNURek sustatuta.

Bestalde, larunbat honetan beste naufragio bat izan da, plastikozko ontzi bat Samosetik irauli denean. Horren ondorioz, lau haur desagertu dira. Erreskate taldeek 24 lagun bizirik erreskatatu dituzte, baina oraindik ez dituzte umeak aurkitu.

Gainera, Lesbos irlako mendebaldean larunbatean izandako gertaera batean, Frontexeko ontzi batek 32 etorkin erreskatatu ditu, haien ontzia irauli eta gero. Dena dela, 20 urteko gazte bat desagertu da, eta oraindik ez dute aurkitu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena