Mundua
Errefuxiatuen drama
agentziak | erredakzioa
Bestalde, David Cameronek esanetan, “errefuxiatuei laguntzeko modurik onena bidaia hori egitera ez bultzatzea da”.
David Cameron eta Mariano Rajoy, Moncloa Jauregian bilera egin aurretik. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernu zentraleko presidenteak esan du Espainiak ez diola inori “asilo-eskubidea ukatuko” eta ziur agertu da Europar Batasuneko gainerako herrialdeek jarrera bera izango dutela.
Rajoyk bilera egin du David Cameron lehen ministro britainiarrarekin eta ondoren agerraldi bateratua egin dute Moncloa Jauregian; bertan egin ditu adierazpenok.
Espainiako Gobernuak Europar Batasunarekin dituen konpromisoak beteko dituela esan du eta Estatuak zenbat errefuxiatu hartuko dituen galdetuta, kopurua irailaren 14an Europako Barne ministroek egingo duten bileran zehaztuko dela iragarri du.
Bestalde, David Cameronek jakinarazi du bere Gobernuak “milaka” errefuxiatu siriar hartzeko erabakia hartu duela, eta plan hori gehiago zehazteko datorren ostean gobernuz kanpoko erakundeekin eta gainerako herrialdeekin bilerak egingo dituzte.
Hori bai, Cameronek argitu du Siriako eta inguruko herrialdeetako errefuxiatu-guneetan dauden pertsonak hartuko dituztela, “hori baita zentzuzkoena”.
“Errefuxiatuak hartu behar ditugu, baina errefuxiatu-guneetara joan behar gara haien bila; herrialdeak zeharkatzean oinarritzen den bidaia arriskutsua egin behar izatea saihestu behar dugu, euren bizitza eta euren senideena arriskuan jartzen ari baitira. Tragediak ekidin eta laguntzeko modurik onena errefuxiatuak bidaia hori egitera ez bultzatzea da”, nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa