Mundua
Immigrazio krisia
Agentziak | Erredakzioa
1.800 errefuxiatu heldu dira Hungariara azken 24 orduetan, eta Austriatik, berriz, 3.650 immigrante igaro dira astelehen honetan.
Albisteak (2)
Budapesteko tren-geltoki nagusia berriro ireki dute, denbora batez itxita egon ostean. Hala ere, asiloa eskatzen ari diren immigranteak geltokiaren kanpoaldean daude, eta ez diete sartzen lagatzen, MTI Hungariako berri agentziak zabaldu duenaren arabera. Tren trafikoaren etenaldia ordu batekoa izan da.
Honen ondorioz, geltokiaren kanpoaldean dauden mila errefuxiatu inguru 'Alemania, Alemania!' oihukatzen hasi dira, euren tren-txartela atari nagusian dauden Poliziei erakusten dieten bitartean.
Immigranteek ordu luzeak itxaroten dituzte geltokian Alemaniara eramango dien tren baten esperoan. Hungariak jakinarazi duenez, 1.800 errefuxiatu heldu dira herrialdera azken 24 orduetan, eta Austriatik, berriz, 3.650 immigrante igaro dira astelehen honetan.
Hungariako Poliziaren esanetan, Serbiatik sartu diren 380 errefuxiatu adin txikikoak dira. Azken egunetan, herrian sartu diren errefuxiatuen kopurua pixka bat txikiagoa izan da; azken astean 2.000 eta 3.000 errefuxiatu heldu ziren, batez beste, egunero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa