Mundua
Immigrazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halaber, Hungaria lau metroko garaierako bigarren harresi bat eraikitzen ari da eta azaroan zehar amaituta egotea espero da.
Hungaria eta Serbia arteko muga. Argazkia: EFE
Hungariak amaitu du Serbiako mugan eraiki duen 175 kilometroko luzera eta 1,5 metroko altuera duen harresia, mno atariak berri eman duenez.
Halaber, Hungaria lau metroko garaierako bigarren harresi bat eraikitzen ari da eta azaroan zehar amaituta egotea espero dute agintariek.
Viktor Orban Hungariako lehen ministro kontserbadorearen gobernuak Serbia eta Hungaria arteko mugan harresi bat altxatzeko asmoa iragarri zuen ekainean, etorkinei sarrera oztopatzeko.
Egunero, 1.000-3.000 etorkin inguruk zeharkatzen dute Serbia eta Hungaria arteko muga; gehienak, Afganistan, Siria edota Pakistan herrialdeetatik datozenak.
Urtea hasiz geroztik, herrialdean legez kanpo sartu diren 140.000 pertsona -etorkin eta errefuxiatu- atzeman ditu Hungariak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa