Mundua
Immigrazioa
Agentziak | Erredakzioa
Siria, Bangladesh eta Afrikako hainbat herrialdetako 450 bat lagun omen zihoazen ontzi horietan, Europara iritsi nahian.
Albisteak (4)
Ehunka lagun hil dira gauean Mediterraneo itsasoan, Libiako kostaldean, bi ontzi hondoratu ostean, iturri ofizialek jakitera eman dutenez. Europara iritsi nahi zuten, Sirian eta Saharaz hegoaldean dauden gatazketatik ihes egiteko. ACNURek zabaldu duenez, gutxienez 200 pertsona hil dira ezbeharrean.
Erakunde horren arabera, hondoratutako lehen ontzian 50 bat lagun zihoazen, eta bigarrenean 400 bat. Gehienak Siria, Bangladesh eta Afrikako hainbat herrialdetakoak ziren.
Kostazainak etengabe ari dira lanean atzo gauetik, baliabide gutxi badituzte ere, bizirik atera direnen eta gorpuen bila. Gorpu batzuk dagoeneko Zauara eta Sabratha itsasaldeko hirietara eraman dituzte, Tripoliko mendebaldean.
Kaosa eta gerra zibila, Libian
Libia huts egindako estatu bat da. Kaosa eta gerra zibila dira nagusi bertan 2011tik; matxinoek, nazioarteko laguntzarekin, Gadafiren erregimen tiranikoa erorarazi zutenetik.
Herrialdea zatituta dago ordutik. Gobernu matxinoa dago Tripolin, eta nazioartearen onespena duen beste bat, Tobruken. Natura baliabideak kontrolatzeko borrokan ari dira, eta Gadafiren garaiko erregimeneko kideek, lider tribalek eta gerrako jaunek bata edo bestea babesten dute.
Gatazkaren ondorioz, hainbat mafia egoera ari dira aprobetxatzen. Herritar askok Europara joan nahi dute, eta immigrazioa legez kanpo bideratzen ari diren mafiak horretaz baliatzen dira. Aurten, NBEren datuen arabera, 2.500 lagun inguru hil dira Mediterraneoan.
250.000 lagunek, aldiz, Greziara edo Italiara heltzea lortu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa