17:58

Mundua

Errefuxiatuak

Merkelek dio ez duela xenofobiarik onartuko

agentziak | erredakzioa

Alemaniako kantzilerrak 50 inguru pertsonako talde baten txistuak entzun behar izan ditu errefuxiatuak jasotzen dituen herri alemaniar batean, asteburuan istilu larriak izan ziren lekuan.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak azpimarratu du Alemanian ez dagoela "tolerantzearik" xenofobiarekiko, 50 inguru pertsonako talde batek, asteburuan errefuxiatuen aferagatik istilu larriak izan ziren lekuan, txistuka jaso ostean.

"Ez dago tolerantziarik besteen duintasuna zalantzan jartzen dutenekiko, ez dago tolerantziarik laguntzeko prest ez daudenekiko, legezko laguntza eta humanitarioa behar beharrezkoak direnean", berretsi du Merkelek.

"Hori argi adierazten dutenak gero eta gehiago izan, are eta indartsuagoak izango gara", adierazi du kantzilerrak Heidenaun, asteburuan manifestari neonaziek istilu larriak eragin zituzten herrian.

Alemaniak jasotzen du asilo eskaera gehien Europar Batasunean, eta Gobernuak uste du aurten laukoiztu egingo dela kopurua, 800.000raino.

, 800.000raino.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena