10:21

Mundua

Txostena

NBE: 'Israelen kokaguneak eta zigorgabetasuna, indarkeriaren iturri'

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, batzorde batek "gaueko sarekadak, emakumeen giza eskubideen urraketak, Gaza berreraikitzeko lanen atzerapena eta presoen egoera kaskarrak" salatu ditu.

  • Palestina

    Palestina

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Batzorde berezi batek atzo, astelehena, aurkeztutako txosten batean adierazi duenez, "israeldarren kokaguneak eta zigorgabetasuna" Palestinako okupatutako lurraldeetan indarkeriaren gorakadaren iturri dira.

"Lekukotzetatik ondoriozta daitekeenez, indarkeriaren gorakadaren eragileak kokaguneen zabaltzea eta kolonen ekintzen inguruan darabilen zigorgabetasuna dira", esan du batzordeak.

Txostena Jordanian jasotako lekukotzetan oinarritu dute eta, bertan, batzordeak "gaueko sarekadak, emakumeen giza eskubideen urraketak, Gaza berreraikitzeko lanen atzerapena eta presoen egoera kaskarrak" salatu ditu.

Testuinguru horretan, batzordeak, halaber, Nazio Batuen Errefuxiatu Palestinarrentzako Agentziaren (UNRWA) baliabide gabezia kritikatu du eta, ohartarazi duenez, erakunde horrek okupatutako lurraldeetan egiten duen ezinbesteko zeregina "ahulduko  litzateke, nazioarteak larrialdiari erantzuten ez badio".

Azarora bitartean batzordeak sakondu egingo du txostenean eta aurkezpena egingo dut, NBEaren Giza Baliabideen Kontseiluan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena