Mundua
Palestina
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolonoek su eman zioten horren etxebizitzari. Umearen gurasoak eta 4 urteko anaia bat larri zaurituta daude.
Israeldar kolonoek erasotako etxe palestinarra. EFE
Urte eta erdiko haurtxo palestinar bat hil da Duma herrian, kolono israeldarrek horren etxeari su emanda, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.
Sutean, gainera, sendi bereko hiru pertsona larri zauritu dira: haurtxoaren gurasoak eta 4 urteko anaia bat.
Zisjordaniako iparraldean asentamenduen jarduerari buruzko informazioaren jarraipena egiten duen Ghassan Douglasek azaldu duenez, hainbat kolonok molotov koktelak jaurti zituzten etxearen aurka, eta pintadak ere egin zituzten. Besteak beste, "Mendekua" eta Mesiasen aldeko mezuak irakur zitezkeen horietan.
Antza denez, lekuko batek lau kolono ikusi ditu lekutik ihes egiten, Maaleh Efraim asentamendura bidean.
Sutea piztu eta gero, aitak 4 urteko semea erreskatatzea lortu zuen, baina ezin izan zuen haurtxo jaioberria etxetik atera, argindarrik gabe zeudenez ez zuelako ikusi.
Erasotako etxea. Argazkiak: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa