Greziak formalki eskatu dio NDFri hirugarren erreskatean esku hartzeko
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) gaur, larunbata, baieztatu duenez, Greziaren eskabide formala jaso du hirugarren erreskatean parte hartzeko, eta adierazi du Greziako agintariekin eta Europako bere kideekin eztabaidatuko dituela xehetasunak.
"Greziako agintariekin eta Europako gure kideekin jorratuko ditugu eztabaida-saioak egiteko epeak eta modalitateak", eman du jakitera NDFk jakinarazpen labur batean.
Greziako Finantza Ministerioak aurretiaz baieztatua zuen hirugarren erreskate baterako NDFri ofizialki egindako laguntza-eskabidea; hain zuzen ere, Greziako parlamentuak nazioarteko hartzekodunekin hizketan jarraitu ahal izateko onartu behar izan zituen erreforma-sortari oniritzia eman eta hurrengo egunean.
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariari bideratutako gutun baten bidez (gutun hori Greziako egunkarietan argitaratu da), Euklides Tsakalotos Greziako Finantza Ministroak dio Atenasek "politika zehatz batzuk" aplikatzeko konpromisoa hartu duela, "iraunkortasun fiskala eta finantza-egonkortasuna zein epe luzerako hazkuntza" sendotzeko xedearekin.
Tsakalotosen gutuna Nazioarteko Diru Funtsak ezarri zuen hasierako betebeharretako bat zen, negoziaketetan modu aktiboan parte hartu ahal izateko. Negoziaketa horiek astelehenean hastea espero da.
Albiste gehiago mundua
Trumpek Armada zabalduko du Washingtonen, eta Poliziaren kontrola bereganatu du
Agintari errepublikanoak krimenengatik kontroletik kanpo dagoen hiriburu baten irudia marraztu du Etxe Zurian egindako agerraldian. Hilketak "munduko okerrenak" diren lekuetan, Bogotan eta Mexiko Hirian, esaterako, baino askoz gehiago direla adierazi du.
Duela 66 urte Antartikan desagertutako zientzialari baten gorpua aurkitu dute
Gorpuzkiak Dennis "Tink" Bell meteorologoarenak dira, 1959an pitzadura glaziar batera erori zen 25 urteko britainiar meteorologoarenak.
Miguel Uribe senatari kolonbiarra hil egin da ekainean izandako erasoan jasandako zauri larrien ondorioz
Uribek 39 urte zituen, eta eskuineko alderdi bateko senataria zen. Atentatua gertatu zen egunetik Bogotan ospitaleratuta zegoen. Hainbat ebakuntza egin dizkiote, baina sekula ez du egoera kritikoa gainditu.
Anas al Sharif kazetariaren agur-gutuna: "Jakin ezazue Israelek ni hiltzea lortu duela"
"Hitz hauek iristen bazaizkizue, jakin ezazue Israelek ni hiltzea eta nire ahotsa isilaraztea lortu duela", horrela abiatzen da Anas al Sharif Al Jazeerako kazetariak idatzitako agur-gutuna.
Israelek Anas Al-Sharif kazetari ospetsua eta beste erreportari batzuk hil ditu Gazan
Israelgo Armadak hedabideen langileen kanpin-denda baten kontra jo du erasoa, Gaza hirian. Zazpi lagun hil dira, gutxienez. Nazio Batuen Erakundeak salatu zuen "difamazio-kanpaina" bat egiten ari zela Al Jazeerako informatzailearen aurka.
Segurtasun Kontseiluko Europako herrialdeek Gaza okupatzeko plana alde batera uzteko eskatu diote Israeli
Bahituentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Erresuma Batuak, Frantziak, Danimarkak, Greziak eta Esloveniak, eta Gazako egoera humanitarioak okerrera egingo lukeela azpimarratu dute.
Gaza Hiriaren aurkako erasoaldia erdialdeko kostaldeko desplazatuen eremuetara zabaldu du Netanyahuk
"Gerra honen amaiera azkartzeko modurik onena da", adierazi du Israelgo lehen ministroak. Gainera, Gazan goseterik ez dagoela eta guztia "distortsio kanpaina bat" dela esan du.
Chikungunya agerraldia Txinan: 7.000 kasutik gora hego-ekialdean
Chikungunya kasuek gora egin dute nabarmen Txinan, eta 7.000 baino gehiago dira jada. Agintariek berehala hartu dituzte neurriak, eta Foshan hiria fumigatu dute. Covid-19aren pandemia garaia ekarri dute gogora.
Gutxienez 200 pertsona atxilotu dituzte Londresen, Palestine Action taldearen aldeko manifestazio batean
Palestine Action taldea legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Erresuma Batuan uztailetik, bertako aireko armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatu ondoren.
Nagasakik minutu bateko isilunearekin gogoratu ditu bonba atomikoaren biktimak, 80 urte geroago
Minutu bateko isilunea egin dute Nagasakin, AEBk bonba nuklearra jaurti zuenetik 80 urte bete direla gogora ekartzeko. 74.000 hildako utzi zituen, Hiroshiman 140.000 pertsona hil eta hiru egunera. Agintari nipondarrek eta bizirik atera zirenek izugarrikerietatik ikasteko eta 1945eko abuztuaren 9ko oroitzapen tragikoa gogoan izateko eskatu dute.