21:09

Mundua

Korralitoa

Greziako bankuek astelehenean irekiko dituzte ateak

Agentziak | Erredakzioa

Dekretu berriak kutxazain automatikoetatik 60 euro ateratzeko muga mantentzen du, eta 120 eurokoa, libreta bakarra duten pentsiodunentzat eta langabetuentzat.

  • Greziako bankuak.. Argazkia: EiTB

    Greziako bankuak, itxita igandera arte. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dimitris Mardas Greziako Finantza ministroak gaur iragarri duenez, Greziako banketxeek datorren astelehenean irekiko dituzten euren ateak, eta orain arte mugatuta zeuden zenbait operazio egiteko aukera eskainiko dute.

Banketxeen irekierak, ordea, ez du esan nahi ezarritako muga guztiak bertan behera geratuko direnik. Kutxazain automatikoetatik 60 euro esku-dirutan ateratzeko muga bere horretan mantentzen du.

Herritarrek beste hainbat operazio egiteko aukera izango dute. Hala nola, gordailuetatik dirua atera ahal izango dute eta txekeak kobratu. Seme-alabak atzerrian ikasten dituzten gurasoek hiruhileko 5.000 euro bidali ahal izango dizkiete haiei.

Ministroak adierazi duenez, astelehenetik aurrera dirua metatuta atera ahal izango da kutxazain automatikoetatik. Bost egunetik behin gehienez 500 euro atera ahal izango dira.

Bere horretan mantentzen da kutxazain automatikoetatik 60 euro esku-dirutan ateratzeko muga, eta 120 eurokoa, libreta bakarra duten pentsiodunentzat eta langabetuentzat.

Europako Banku Zentrala

Dekretu berria Europako Banku Zentralak (EBZ) premiazko kredituaren muga igotzea erabaki ostean iritsi da, eta banku greziarrek 900 milioirainoko kredituak eskatu ahalko dizkiote Greziako Banku Zentralari. Atzerrira egin daitezkeen transferentzien mugak bere horretan jarraitzen du.

Atenasko Industria eta Merkataritza Ganbarako presidentea den Kostas Mijalosek bankuen sistema ahalik azkarren normalizatzea eskatu dio Euclides Tsakalotos Finantza ministroari. Greziako aduanan 4.500 kontainer blokeatuta daudela salatu du Mijalosek, empresa inportzaileek ezin diotelako eskaerei aurre egin. Mijalosen ustez, bankuen itxierak 6.000 milioi euroko transakzioak egitea eragotzi du.

Greziako korralitoak 18. eguna izan du ostegun honetan eta eguna aparteko arazorik gabe igaro da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena