Mundua
Greziako krisia
Agentziak | Erredakzioa
Ordainketa premiazkoa izango da Tsiprasen Gobernuak bere betebehar finantzarioei aurre egin ahal izateko.
Europako Batzordeak (EB) Greziari 7.000 milioi ematea adostu du. Argazkia: EiTB
Europako Batzordeak (EB) Greziari 7.000 milioi euro ematea erabaki du ostegun honetan. Horrela, Greziak bere betebehar finantzarioei aurre egin ahal izango die. Ordainketa Finantza Egonkortzeko Mekanismo Europarrak (FEME) egingo du eta Europako Banku Zentralak (BCE) babestuta egongo da.
Euroguneko Ekomia eta Finantza ministroek Greziaren hirugarren erreskatea negoziatzen hasteko "abal politikoa" bermatzea erabaki dute. Dena den, erabakia erreskate funtseko gobernatzaileek onartu beharko dute.
Greziari emango dizkioten 7.000 milioiak FEMEk bermatuko ditu, komunitatearen aurrekontutik elikatzen den funtsetik. Portugaleko eta Greziako lehen bi erreskateetan ere erabili zen. Ondorioz, Greziak uztailaren 20a baino lehen Europako Banku Zentralari ordaindu beharreko 3.500 milioiei aurre egin ahal izando die.
Erresuma Batua, Suedia eta Danimarka Greziaren hirugarren erreskatearen aurka azaldu ziren, eta egoera konpontzeko, Europako Banku Zentralak bono greziarretatik ateratako mozkinak erabiliko ditu ordainketa egiteko. Atenasek dirua ez itzultzekotan, galerak Euroguneak hartuko ditu bere gain.
28ek Europako Batzordeak erabakitakoari premiazko oniritzia eman behar diote. Helburua, 7.000 milioiak astelehena baino lehen ordaintzea da. Bestalde, Greziako Parlamentuak onartutako neurriek, hirugarren erreskate bat negoziatzen hasteko bermea eskaintzen dutela uste du.
Ostiralean, FEMEko gobernatzaileak bilduko dira telekonferentziaz eta Greziaren hirugarren erreskaterako negoziazioak hasteko oniritzia eman beharko dute. Hirugarren erreskaterako diseinua abuztuaren erdialdean aurkeztuko dela dirudi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa