Greziako Parlamentuak onartu egin du erreskatea
Greziako Parlamentuak onartu egin ditu Europar Batasunaren erreskatea jasotzeko egin behar dituzten erreformak, bozketan Syriza alderdia zatitu bada ere.
Azkenean, 229 diputatuk bozkatu dute erreskatea onartzearen alde, eta 64k, aurka. Gainera, 6 abstenitu egin dira.
Horien artean, ezezko 32 boto Syrizakoak izan dira, tartean Yanis Varoufakis Finantza ministro ohiarena eta Panayotis Lafazanis Energia ministroarena. Azken hori kargua uzteko prest agertu da.
Tsiprasek batasunerako deia egin du
Bozketa egin baino lehen, Alexis Tsipras lehen ministroak batasuna eskatu dio bere talde parlamentarioari.
"Nik ez nieke mesede bat egingo gure arerioei, gure agintaldia parentesi txiki bihurtuta", ohartarazi du. Izan ere, aldez aurretik, Syrizaren Gobernuak gutxi iraungo duela ohartarazi zuen Demokrazia Berria oposizioko alderdi kontserbadoreak.
Halaber, mahai gainean "hiru aukera" zituela azaldu du Tsiprasek: "Bat, gustuko ez dudan akordio bat onartzea; bi, porrot desordenatua; eta hiru, 'Grexit'a [Grezia eurogunetik ateratzea], Schaublek [Alemaniako Finantza ministroa] nahi bezala".
Lehen ministroak berretsi du ez dagoela erreskatearen baldintzekin ados, baina horiek onartzera "behartuta" dagoela nabarmendu du.
Eta orain, zer?
Syriza oso zatituta geratu da bozketaren ostean, eta, horren ondorioz, segur aski Gobernua erreformatu beharko dute gaur bertan.
Gainera, gaur goizean Euroguneko Finantza eta Ekonomia ministroek (Eurotaldea) bilera egingo dute telekonferentziaz, Greziak berehala behar duen laguntza hizpide.
Europako Batzordeak 7.000 milioi euroko "zubi-kreditua" ematea proposatu. Atenasko Gobernuak 5.000 milioi behar ditu abuztuaren erdialderako, baina, 2018ra arte, herrialdearen beharrak 82.000-86.000 milioi eurokoak direla kalkulatu dute.
Albiste gehiago mundua
Segurtasun Kontseiluko Europako herrialdeek Gaza okupatzeko plana alde batera uzteko eskatu diote Israeli
Bahituentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Erresuma Batuak, Frantziak, Danimarkak, Greziak eta Esloveniak, eta Gazako egoera humanitarioak okerrera egingo lukeela azpimarratu dute.
Gaza Hiriaren aurkako erasoaldia erdialdeko kostaldeko desplazatuen eremuetara zabaldu du Netanyahuk
"Gerra honen amaiera azkartzeko modurik onena da", adierazi du Israelgo lehen ministroak. Gainera, Gazan goseterik ez dagoela eta guztia "distortsio kanpaina bat" dela esan du.
Chikungunya agerraldia Txinan: 7.000 kasutik gora hego-ekialdean
Chikungunya kasuek gora egin dute nabarmen Txinan, eta 7.000 baino gehiago dira jada. Agintariek berehala hartu dituzte neurriak, eta Foshan hiria fumigatu dute. Covid-19aren pandemia garaia ekarri dute gogora.
Gutxienez 200 pertsona atxilotu dituzte Londresen, Palestine Action taldearen aldeko manifestazio batean
Palestine Action taldea legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Erresuma Batuan uztailetik, bertako aireko armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatu ondoren.
Nagasakik minutu bateko isilunearekin gogoratu ditu bonba atomikoaren biktimak, 80 urte geroago
Minutu bateko isilunea egin dute Nagasakin, AEBk bonba nuklearra jaurti zuenetik 80 urte bete direla gogora ekartzeko. 74.000 hildako utzi zituen, Hiroshiman 140.000 pertsona hil eta hiru egunera. Agintari nipondarrek eta bizirik atera zirenek izugarrikerietatik ikasteko eta 1945eko abuztuaren 9ko oroitzapen tragikoa gogoan izateko eskatu dute.
Kiev aintzat izan gabe hartutako erabakiak jaiotzerako "hilda" daudela esan du Zelenskik
Trumpek eta Putinek Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egiteko iragarritako goi-bileran egotea eskatu du Zelenskik, baita Europaren parte-hartzea ere.
Trump eta Putin abuztuaren 15ean bilduko dira, Alaskan, Ukrainako gerrari buruz hitz egiteko
Oraindik ez dago argi Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ordezkaritzarik izango ote duen akordio bat lortzen saiatzeko hitzordu honetan. Datozen orduetan xehetasun gehiago emango dituztela iradoki du AEBko presidenteak.
Mendi bat erditik moztu dute Txinan 600 metroko altueran dagoen autobide bat eraikitzeko
Guizhou probintzian, ingeniariek mendia zatitu dute autobide moderno bat eraikitzeko. Lehergaiak eta zulatzeko teknika aurreratuak erabili dituzte korridore zabal bat sortzeko.
Alemaniak iragarri du Israel helmuga duen arma esportazioen zati bat eten egingo duela "oraingoz"
Aurrekaririk gabeko erabakia da Alemanian. Bestalde, Herbehereetan atzera bota dituzte ontzi militarren piezak Israelera esportatzeko hiru lizentzia, eta Norvegiak esan du Israelgo inbertsioetan egingo dituzten aldaketak iragarriko dituztela datorren astean.
Hamasek Israeli ohartarazi dio erasoaldia hedatzeak bahituak "sakrifikatzea" esan nahi duela
Israelgo kabineteak Gazako Zerrendan bere erasoaldi militarra zabaltzea erabaki ostean iritsi da talde islamistaren komunikatua. Hamasek ohartarazi duenez, "zibilen aurkako krimen basatiagatik duen erantzukizun legala saihesteko ahalegin zakarra da".