Mundua
Akordio nuklearra
Agentziak | Erredakzioa
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ustez, "akordio historikoaren aurka bozkatzeak munduaren egoerak txarrera egitea ekarriko luke".
Barack Obama, Amerikako Estatu Batuetako presidentea. Argazkia: EFE
Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Iranekin lortutako akordio nuklearrari buruz hitz egin du. Kongresuan eztabaida luze eta sakona izatea espero du. "Iranekin lortutako akordioa historikoa da, eta mundu seguruago bat izateko aukera ematen digu. Akordioaren aurka bozkatzeak munduaren egoerak txarrera egitea ekarriko luke", esan du Obamak.
"Astearteko akordioak Iranek arma nuklearrik ez duela lortuko ziurtatzen digu. Iranen instalazio nuklearrak ikuskatzeko inoizko araubide osoena lortu da astearteko akordioarekin. Akordiorik gabe, aukera hauek guztiak desagertu egingo dira, eta zailagoa izango da datozen urteetan halako araubide zabal bat aplikatzea", adierazi du presidente estatubatuarrak.
Obamaren ustez, "akordio honekin, nazioarteko mehatxu handi bat era baketsuan konpontzeko aukera daukagu. Akordiorik gabe, Ekialde Ertainean gerrak areagotuko dira, eta beste herrialde batzuk euren arma nuklearrak sortzen saiatuko dira".
Kongresuan, akordioaren gaineko eztabaida sakona espero du Obamak. Joe Biden presidenteordeak Iranekin lortutako akordioari oztoporik ez jartzeko eskatu die demokratei.
Iranek eta munduko sei potentziek (AEB, Errusia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua eta Txina) lortutako akordioak Iranen programa atomikoa mugatu eta herrialde honek arma nuklearrik ez sortzea bermatzen du. Aldi berean, Irango ekonomia itotzen duten isunak bertan behera geratuko dira.
ko dira.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa