18:14

Mundua

Zatiketa

Syrizako zuzendaritzaren erdiak hirugarren erreskatea errefusatu du

Agentziak | Erredakzioa

Batzorde Zentraleko 201 kideetatik 107k akordioari ‘ezetz’ esan diote, Greziako herriarentzako “iraina” delako. Gainera, Nadia Valavani Ekonomia ministrordeak dimisioa eman du.

  • Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa Parlamentuko presidentea agurtzen. Argazkia: EFE

    Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa Parlamentuko presidentea agurtzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexis Tsipras lehen ministroak hirugarren erreskatea jasotzeko lortu zuen akordioa errefusatu dute Syrizako Batzorde Zentraleko kideen erdiak baino gehiagok, Greziako herriarentzako ?iraina? delako.

Parlamentuak nazioarteko laguntza, eta horren baldintzak, onartu ala ez erabaki baino lehen, koalizioko zuzendaritzaren gehiengoa kontra agertu da. Batzorde Zentraleko 201 kideetatik 107k akordioari ?ezetz? esan diote.

Kide kritikoen hitzetan, astelehen goizean jakitera eman zuten ituna hartzekodunen ?mehatxuen emaitza? da, ?diru-estutasuna? planteatu baitzuten, Proto Thema astekariak jakitera eman duenez. Zentzu horretan, akordioak ?ikuskaritza neurri iraingarriak? aurreikusten dituela aurpegiratu dute, Greziarentzat eta herritarrentzat ?suntsitzaileak? direlako.

Tsiprasen aurkako kritikak Gobernura ere heldu dira; izan ere, azken orduetan kide batzuek dimisioa eman dute. Besteak beste, Nadia Valavini Ekonomia ministrordeak kargua utzi du, eta akordioan jazotako neurriak ?alferrikakoak? direla kritikatu du, Kathimerini egunkariaren arabera.

Nadia Valavani Greziako Ekonomia ministrordea efe

Nadia Valavini Ekonomia ministrordea. Argazkia: EFE

Greba

Bien bitartean, botikariek eta funtzionarioek greba egin dute gaur, erreskatearen kontra protesta egiteko. Ez da mobilizazio oso jendetsua izan, baina manifestazioak Atenaseko erdialdeko kaleak hartu ditu ?Erreskatea bertan behera utzi? eta ?EBren, EBZren eta NDFren politikei ez? lelopean.

Grea Grezian funtzionarioak efe

Funtzionarioen protesta Atenasen. Argazkia: EFE

Poliziaren eta manifestarien arteko istiluak, Atenaseko Parlamentuaren aurrean

Bozketa baino lehen, manifestariek molotov koktelak jaurti dituzte Poliziaren aurka, Atenaseko Parlamentuaren aurrean.

Poliziak negar eragiteko gasa bota du eta ehunka pertsonek Sintagma plaza utzi behar izan dute.

35 pertsona atxilotu ditu Poliziak. Pertsona bat arin zauritu da liskarretan, baina ezin izan dute ospitalera eraman zaurituak berak uko egin diolako.

Manifestariek kutxazain automatikoak eta erakusleihoak txikitu dituzte eta bi ibilgailuri su eman diete. Istiluen ondorioz Parlamentu ondoko kaleak itxi behar izan dituzte.

Aurretik, milaka lagunek Atenaseko kaleak hartu dituzte akordioaren aurka protesta egiteko manifestazio baketsuetan.

Istiluak Greziako Parlamentuaren aurrean efe

Liskarrak Parlamentuaren aurrean, Atnasen. Argazkia: EFE

Bestalde, Europako Exekutiboak adierazi du programa horrek zubi-finantzazioa emango diola Greziari, premiazko finantza-betebeharrei aurre egin diezaion, Finantza Egonkortzeko Mekanismo Europarretik (FEME) diru-laguntza jasotzen hasten den arte.

Azkenik, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ere Kongresura eramango du Greziaren hirugarren erreskatea, diputatuek eztabaida eta bozka dezaten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena